Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien elkartearen dokumentala eta solasaldia. Hizlariak Nayua Mohamed Chej eta Joseba Altzueta Sola izango dira.
Udaberriko Ongizate Hitzaldiak, Amarozko auzo elkarteak antolatuta. Olio esentzialak.
Udaberriko Ongizate Hitzaldiak, Amarozko auzo elkarteak antolatuta. Autoezagutza eta garapen pertsonala.
Maddi Ane Txoperenaren 'Ez erran inori' liburua aztertuko dute. Ikasturteko azken saioa. Ohikoa den moduan, eta eguraldiak laguntzen baldin badu, San Martinen egingo dute azken saioa; eguraldiak lagunduko ez balu, berriz, kultur etxean bertan, ohiko lekuan. Idazlea bertan izango da.
Ikasturte amaierako kontzertu astea. Eduardo Mokoroa musika eskola. Talde instrumentalak, abeslariak, pianoak, dultzainak...
Aiztondoko mugimendu feministak, Akainek eta Lurgatzek deituta elkarretaratzea Barakaldoko erailketa matxista salatzeko.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
Kudeatu zaitez Google aplikazioekin. 16 ordu. Gaztelaniaz. Aurrez aurrekoa.
Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Pedalei eragin' 'Emakumeok mugimenduan' ekimenaren barruan, bizikletan ibiltzen ikasteko tailerra. 10:00-12:00 eta 18:00-20:00 artean. Izen-ematea: info@zumardia.eus edo 688 72 62 13 edo 699 52 60 78.