Buruntzunzin mendi elkarteak irteera antolatu du Linzako aterpetxera. Larunbat arratsaldean aterako da autobusa Linzarantz, bertan afaldu, lo egin eta igande goizean gosaldu ondoren, bakoitzak nahi duena egin ahalko du. Hiru Errege Mahaiarantz joan, Petretxemarantz, Atxerito, Txamantxoia edo aterpetxetik gertuago ingurunea ezagutu. Igandean bazkaldu ondoren bueltatuko dira. Pertsonako 53 euro ordaindu beharko dira (Linza aterpetxean bertan) eta izen-ematea herriko tabernetan egin beharko da maiatzaren 29rako.
09:00. Autobusa Ibarrako plazatik Izaskunera, beharra duenarentzat. 09:30. Mendi ibilbide berezia: Loatzoko musikariak, dantzariak, pintxoak, Irene Caminosen erakustaldia... 12:30. Trikitilariak, Izaskunen. 14:30. Norberak eramandako bazkaria. 16:00. Haur jolasak. 17:00. Kontzertuak. Xantos eta Jose Mari Agirrezabala, Jon Ijurko eta Andoni Ollokiegi.
Prestatzailea: Bidatz Sasiain.Eguna: Ekainak 4 eta 11 (larunbata). 2 saio.Hizkuntza: Euskara / Gaztelania. Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da).
VI. Manu Muriel memoriala. Alebin lehen urtea (2011). Sarrera: 2 euro. 10:00-13:00. Sailkatze fasea. 12:00. Lore eskaintza. 16:00-19:00. Kanporaketak. 19:00. Finala. 19:45. Sari banaketa.
Intsektuen mundu txiki handia ezagutzeko bisita gidatua, Iñaki Mezquitaren eskutik. Hilerri ondoko aparkalekutik. Bi ordu inguruko jarduera, ibilbide erraza. Ezinbestekoa da izena ematea: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466. Alkizarrek eta 12 urtetik beherakoek doan, gainerakoek 5 euro. Euskaraz.
Bear Zana elkartearen 75. urteurrena. 10:00. IX. Xake txapelketa, elkartean. 19:00-20:30. Incansables txaranga, herriko kaleetan barrena. 20:15. 75. urteurreneko afaria, elkartean. 23:30. Danborrada, herriko kaleetan barrena.
3x3 txapelketa mixtoa. Gehienez 4 pertsona talde bakoitzean apuntatzea dago eta Tolosaldeko kideentzat bideratua izango da. Hondartzako arauak izango dituzte kontutan jokatzerakoan.
Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko Plataformak elkarretaratzera deitu ditu eskualdeko herritarrak, kalitatezko osasun arreta eskatzeko.
12:00. Dantzarien kalejira, herrian zehar. 13:00. Dantza emanaldia, plazan. Udaberri dantzari taldea (Tolosa) eta Otsalar dantza taldea (Lizartza). 14:30. Bazkari herrikoia. Txartelak salgai Lizar dendan, Itzala kafetegian eta udaletxean. 18:00. Erromeria, Elustondo anaia-arrebak. 19:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.
Topaketa eta eztabaida sei eskultorerekin eta amaiera, 'Gaurko euskal eskultura' erakusketaren barruan.
Bonberenea ekintzak 20 urte! ospakizun jaialdia. Rodeo, Sofa, Lepora, Humus, Occhi Di Farfalla, Losado, Arima, Red Baleine, Tooth, Abereh, Dena, Adi!, Gianre, Han eta Olariusen Brothersak.
Sega Ligaren bigarren jardunaldia, Almintza Sega Elkarteak antolatuta.
Aniztasunaren Galan artista hauek gonbidatu dituzte: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Ezezagunok antzerki-konpainia, Garagune antzerki taldea eta Verdini dantza taldeko kideak. Emma Larretak aurkeztuko du ikuskizuna. Sarrerak 5 euroko kostua du.
Tanttakaren 'Sexberdinak' antzezlana. Sarrerak dagoeneko agortuta daude. Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreekin. Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzitako testua da. Mireia Gabilondok zuzendutakoa. 'Geuretik sortuak' proiektuaren barruan.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
'Pilotakadek batzen gaituzte'. Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. Erakusketa, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Erakusketa ikusgai maiatzaren 26tik 29ra eta ekainaren 3tik 5era.
Behar Zanaren urteurreneko «ekitaldi izarra» izango da. 25 orduz etengabean pilotan eta 12 pilota era baino gehiagotan ariko dira, guztia Aspanogi elkartearen alde. Maratoia ekainaren 3ko 18:00etan hasi eta ekainaren 4ko 19:00etan amaituko da, eta Bearzana pilotalekuan egingo da. Askotariko jokamoldeak izango dira: Oriamendi enpresako erremontistak, Mutrikuko Danok eta Beotibar taldeko puntistak, kirol egokitua gurpildun aulkian, adimen urritasuna dutenak, xarea, pasaka eskularruz Laxoa elkarteko pilotariekin, bote luzea eta pasaka eskuz Txostekoen laguntzaz, herrian jokatzen den joko garbia Zubietako pilotarien laguntzaz, paleta larruz, gomaz, esku pilota... Eta pilotariak adin guztietakoak izango dira: umeak, gazte, helduak eta aitona-amonak. Kutxa solidarioa jarriko da frontoian. Partidak doakoak izango dira eta parte hartzaileek zein ikusleek borondatea emateko aukera izango dute guztiagatik, eta jasotakoa Aspanogi elkarteari emango zaio.