08:30. Yoga klasea, Oihaneren eskutik (@oihaneezama). 10:00. Gosaria. 11:00. Lekaleen tailerra. Zergatik ditugu hain ahaztuta? 14:30. Bazkaria eta denbora librea. 17:00. Lodifobiaren inguruko tailer/solasaldia.
Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. Bola tiraldia ume eta helduentzat, bolatokian.
30. Haur mendi ibilaldia. 09:00. Harrera. Errebote plazan, aurkezpena eta trikitixa. 09:30. Ibilaldiaren hasiera. Hiru ibilbide (13,5, 9,5 eta 7,5 kilometro). 12:30. Trikitixa eta pintxo bana. Errebote plazan. 14:30. Amaiera.
Zumardiak antolatutako mendi irteera. 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoei zuzendurik. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 6 lagun eta gehienezkoa 12. Irakaslea: Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria). Prezioa: 40 euro (bazkideek 36).
IX. Artisautza eta janari azoka. 25 postu baino gehiago, herriko, bailarako zein Euskal Herriko artisauak eta elikagai ekoizleak.
Hezi Hazi aldizkariaren bueltako komunitate osoa erakartzeko asmoz, festa irekia egingo dute, irakurleekin, hezitzaileekin, familiekin eta haurrekin. Alaia Martin bertsolaria, Nerea Mendizabal hezitzailea, Alazne Ugartetxea irakaslea, eta Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira.
Haatik dantza konpainiaren 'Errimak bi oinetan' ikuskizuna.
AMAK taldea. 90.hamarkadako trikitixaren loraldian, ordura arte oso gizonezkoena zen trikiti mundua konkistatu zuten lau emakumek osatutako taldea da Amak. Beraien trikitixa eta panderoak astinduz Euskal Herriko plaza gehientsuenak zapaldu dituzten eskarmentu handiko musikariak dira. Lau pandero, lau triki eta lau ahots soilik oholtzan.
Asentsio eguna ospatzeko, Urbil eta Txomin Artolaren emanaldia eskainiko da.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
Garabide elkartea. 'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen'.
'Pilotakadek batzen gaituzte'. Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. Erakusketa, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Erakusketa ikusgai maiatzaren 26tik 29ra eta ekainaren 3tik 5era.