Zumardiak antolatuta, Baratz eskola. 5-12 urtekoentzat (8 urtetik behera heldua beharrezkoa). Haur bat eta heldu bat: 100 euro. Izena emateko: info@zumardia.eus Ostegunetan martxoaren 31tik ekainaren 16ra. 'Intsektuen hotela'. NiIntsektuen arteko oreka garrantzitsua da baratzean. Horretarako, interesgarria da zer daukagun behatzea eta hauek erakartzeko egiturak sortu eta loreak landatzea. Beraz, tailer honetan, intsektuen behaketa eta identifikazioa egiteaz gain, loreak landatu eta intsektuen hotela osatu da.
'Pilotakadek batzen gaituzte'. Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. 17:30. Erakusketa inaugurazioa. Gurea antzokiko erakusketa gelan. Erakusketa ikusgai maiatzaren 26tik 29ra eta ekainaren 3tik 5era.
Oihane Amantegiren 'Ibaiertzeko ipuina' aztertuko dute, Beatriz Rubio Peralesek gidatuta.
Kirmen Uriberen 'Izurdeen aurreko bizitza' landuko dute, udal liburutegian.
Ibarrako Garagardo Festa Kontseilu Sozialistak antolatuta. Egunero afariak plazako aterpean (20:00-22:30). Tiketak momentuan egongo dira salgai. 18:00. Karparen irekiera.
'Gaur egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz' mahai ingurua. Tolosaldean agroekologiatik elikadura burujabetza helburu. Kooperatibako bazkide egiteko aukera egongo da. Alfredo Alonso (zereal ekoizlea eta abeltzaina), Gotzone Sestorain (gaztagilea), Mikel Kormentzana (fruitu ekoizle eta abeltzaina) eta Aitor Aranburu (abeltzaina eta gaztagilea). Eider Olazar Elduaieneren moderatzaile lanekin.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
Garabide elkartea. 'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen'.
'Pilotakadek batzen gaituzte'. Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. Erakusketa, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Erakusketa ikusgai maiatzaren 26tik 29ra eta ekainaren 3tik 5era.
Aurrez aurrekoa. 'Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin'. 4 ordu. Euskaraz.