Irakurle taldeak Koldo Alijostesen 'Bizitzak' eleberria aztertuko du.
'Kontzienteki bizi' da Tolosatzen Eskola Irekiaren denboraldi honetako leloa. 10:30-12:30 (gazteleraz) eta 17:30-19:30 (euskaraz). Gatazkak, bitartekaritza eta zirkulu berriztagarriak hitzaldia, Eralda abokatuak elkartearen eskutik, kultur etxean. Gatazkak eraldatu eta konpontzeko paradigma aldaketaz, bitartekaritzaz, zirkulu berriztagarriez, komunikazioaz, enpatiaz, entzute aktiboaz eta asertibitateaz ariko dira.
Lehen sorospen ikastaro teoriko eta praktikoa. Lehen sorospenetako bi orduko hitzaldi teorikoa. Bihotz biriken suspertze eta kanpoko desfibrigailu erdi-automatikoaren inguruko bi orduko tailer praktikoa. Izena emateko: 634 289327.
'En un lugar del Atlántico'. Fatou Diome (Lumen, 2004). Monica Leivaren dinamizazio lanarekin.
'Anoetan ere, mundu txiki bat' (10') eta 'Cholitas' (85'). Sarrera librea.
Yurre Ugartek dinamizatuta, Ursula K. Le Guin-en 'Oihan hitzean mundua' liburua aztertuko du Galtzaundi irakurle taldeak.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Hazilan. Formazioa eta Tolosaldeko enpresetan edo erakundeetan praktikak, gazteentzat. Izena emateko edo informaziorako: lan@tolosaldea.eus
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
'Google aplikazioak zure smartphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
Garabide elkartea. 'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen'.