Bizi-Nahi elkartearen erromeria, Izaskunen. 11:15. Autobusez irten Ibarratik (ohiko tokia). Behin Izaskunen, toka tirada emakumeentzat eta, ondoren, toka tirada gizonentzat. 13:00. Meza, hildako bazkideen alde. 14:00. Bazkaria Izaskun jatetxean. 17:00-19:00. Dantza. 19:00. Jaia amaitu eta autobusa txokora joango da.
Zumardiak antolatuta, Baratz eskola. 5-12 urtekoentzat (8 urtetik behera heldua beharrezkoa). Haur bat eta heldu bat: 100 euro. Izena emateko: info@zumardia.eus Ostegunetan martxoaren 31tik ekainaren 16ra. 'Udako barazkiak'. Udan hain gustura jaten ditugun barazkiak baratzean aldatu, horretarako baratza antolatuz eta espazio txikietan landare handiak ekoitzi ahal izateko egiturak eraiki (tipiak)
'Tomatearen tailerra' 'Furgobaratza' proiektuaren barruan. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...
Bertsolarien tertuliak. Iñaki Murua eta Saioa Alkiza, Mikel Artolak bideratuta. Nola jaso du bakoitzak bertsolaritza? Zein desberdintasun sumatu dute bertsolaritza etxetik eta eskolatik jaso duten bi bertsolariek?
2022ko San Bartolome jaietako kuadrilla guztientzako bilera deialdia.
Tolosako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean, Tolosako enarei buruzko hitzaldia eskainiko dute. Sarrera doakoa da, baina izena eman beharra dago: biodibertsitategunea@gmail.com
'Arrastoan' dokumentala, Laponian eski zeharkaldia. Bi saio. Goizez herriko eskolan eta 19:00etan, udaletxean.
'La Traviata' opera pantailan. Giuseppe Verdi, Sydneytik. Aurrez 8 euro eta bertan 10 euro.
Iñaki Elolaren argazkiekin osatutako 'Tolosako Herritarrak' erakusketa.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
'Irribartea. Euskal eskultoreen artelanak ikusgai'. Goizez ikasleentzat bakarrik.
'Ofimatika tresnak. LibreOffice'. 20 ordu. Euskaraz.
Hazilan. Formazioa eta Tolosaldeko enpresetan edo erakundeetan praktikak, gazteentzat. Izena emateko edo informaziorako: lan@tolosaldea.eus
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
Pintura erakusketa. Maria Jose Labourdique eta Seve Iglesias. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:30 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 artean.
'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen' (Garabide elkartea).
Aurrez aurreko formazioa. 'Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza'. Gaztelaniaz. 4 ordu.