'Kontzienteki bizi' da Tolosatzen Eskola Irekiaren denboraldi honetako leloa. 10:30-12:30 (gazteleraz) eta 17:30-19:30 (euskaraz). Gatazkak, bitartekaritza eta zirkulu berriztagarriak hitzaldia, Eralda abokatuak elkartearen eskutik, kultur etxean. Gatazkak eraldatu eta konpontzeko paradigma aldaketaz, bitartekaritzaz, zirkulu berriztagarriez, komunikazioaz, enpatiaz, entzute aktiboaz eta asertibitateaz ariko dira.
Sormenaren Kabia Beka V. edizioaren aurkezpena. Ainhoa Goenaga artistaren eta Juan Kruz Igerabide idazlearen parte hartzearekin.
Galtzaundi euskara taldearen urteko bilkura nagusia. - 2021eko memoriaren eta balantzearen onarpena. - Elkartearen 2022-2026 egitasmoaren aurkezpena. - 2022ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena. - Galderak eta eskaerak. Iñaki Iurrebaso soziologoaren hitzaldi laburra. 'Hizkuntza-gaitasuna eta erbailera Euskal Herrian gaur: zer diote datuek?'
Emakumeen Topaketak. Sexualitatea emakumeengan (autoezagutza edozein adinetan).
'Sahara occidental, entre el olvido y la traición' hitzaldia. Taleb Alisalemek eskainiko du (Saharar aktibista eta politika-analista).
'Eskultura, gaur egun' hitzaldia, 'Gaurko euskal eskultura' erakusketaren barruan.
Etxebizitza eredua eztabaidagai. Alderdi politikoen ordezkariekin etxebizitzen inguruko eztabaida, auzoan eraiki behar diren etxe berriek sorturiko kezken harira.
Iñaki Elolaren argazkiekin osatutako 'Tolosako Herritarrak' erakusketa.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
'Irribartea. Euskal eskultoreen artelanak ikusgai'. Goizez ikasleentzat bakarrik.
'Ofimatika tresnak. LibreOffice'. 20 ordu. Euskaraz.
Hazilan. Formazioa eta Tolosaldeko enpresetan edo erakundeetan praktikak, gazteentzat. Izena emateko edo informaziorako: lan@tolosaldea.eus
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
Pintura erakusketa. Maria Jose Labourdique eta Seve Iglesias. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:30 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 artean.
'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen' (Garabide elkartea).
Aurrez aurreko formazioa. 'Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza'. Gaztelaniaz. 4 ordu.