'Tomatearen tailerra' Furgobaratza proiektuaren barruan. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...
'Sendabelarrek dakitena' hitzaldia, Garbiñe Larrearen liburu aurkezpena.
Iñaki Elolaren argazkiekin osatutako 'Tolosako Herritarrak' erakusketa.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
'Irribartea. Euskal eskultoreen artelanak ikusgai'. Goizez ikasleentzat bakarrik.
'Ofimatika tresnak. LibreOffice'. 20 ordu. Euskaraz.
Hazilan. Formazioa eta Tolosaldeko enpresetan edo erakundeetan praktikak, gazteentzat. Izena emateko edo informaziorako: lan@tolosaldea.eus
Oinarrizko formakuntza. Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi'. Gaztelaniaz. 14 ordu.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
Pintura erakusketa. Maria Jose Labourdique eta Seve Iglesias. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:30 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 artean.
'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen' (Garabide elkartea).