10:00. Artisau eta salmenta postuen irekiera. 11:00. Oscar Ferrer zaldi hezitzailearen erakustaldia. 12:00. Larre irekiera ekitaldia. Suziri jaurtiketarekin Aralarko larreen irekiera irudikatuko da eta ondoren artalde eta haziendak mendiratuko dituzte. 12:30. Iker Vicente & Mikel Larrañaga aizkolariak. Ekitaldian zehar Abarlotz Olano kantari zaldibiarra eta Bixente Gorostidi bertsolari amezketarra arituko dira. Abere erakusketa eta bertako produktuen salmenta ere izango da.
11:00. Tolosa eta Ibarrako elkarte gastronomikoen arteko III. Bakailao Lehiaketa. 11:30. Luis Irizar eta Jose Juan Castillori omenaldia. 13:00. Lehiaketaren sari banaketa. 13:30. Lunch-a Apirileko Feria estilora. 14:30. III. Gastronomikaren amaiera bazkaria. Menua: Iberiar urdaiazpiko festa (Joseba Dravasa), salmorejoa (Felix Garrido), buztan raviolia, foie eta garaiko perretxikoak (Iñigo Peña), legatza eta belarri salda (Javi Rivero eta Gorka Rico), txerri masailak parmentier iberikoarekin (Javier Ferreras eta Mikel Moreno), postrea (Rafa Gorrotxategi) eta kafea (Zabala kafeak). Tiketak salgai Berazubi auzo elkartean.
11:30. Meza Santa Kruz ermitan.11:30. Bizigoitiberak. Bizikleta eraman behar da, derrigorrez. Hamaiketakoa eta toka txapelketa.17:00. Herri kirolak: Julen Gabirondo eta Araitz Mugerza aizkolariak eta Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez harrijasotzaileak. Buruhandiak. Ondoren Izer eta Alabier trikitilariak.
Txekor jatea egingo dute. Urteroko hitzordua izaten zen, baina pandemia del aeta azken bi urteetan ezin izan dute egin. Tiketak salgai daude, 28 euroren truke, eta Zartagi jatetxean eskuratu daitezke apirilaren 22a bitarte.
'Perez sagutxoa' haur antzerkia. Glu Glu konpainia. Sarreraren prezioa 6 euro. 3-9 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
'Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen' manifestazioa Kontseilu Sozialistak deituta.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
Iñaki Elolaren argazkiekin osatutako 'Tolosako Herritarrak' erakusketa.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
'Irribartea. Euskal eskultoreen artelanak ikusgai'. Goizez ikasleentzat bakarrik.
Oargi mendi elkartearekin arroila jaitsiera. Larunbatean, Ilarduiako Leze arroila jaitsiko dute; eta, igandean, Ultzurrungo Artazul arroilara joango dira.