Egun osoko egitaraua Itaiak antolatuta. Hitzaldiak, bazkaria, kontzertuak. 12:00. 'Emakumeon ahalduntzea ela indarkeriaren normalizazioa?' hitzaldia. Kultur etxean. 14:00. Bazkaria eta bazkaloste girotua. 8 euro. 18:30. Kontzertuak: Both, Igitaia eta Kbless & Quiet Guest (Tropical gaua). Arratsalde guztian zehar tonbola egongo da.
'Plazida oihartzunaren plaza' ipuinaren irakurketa konpartitua, eskola umeekin eta Plazidaren eskulturaren osaketa.
10:00. Alanbike tailerra, Korla Kosmetika Naturalaren eskutik, elkartean. 16:00. 'Anderea' dokumentalaren proiekzioa, Yolanda Mazkiaran Zelaia zuzendariarekin. 18:30. Talo eta gaztaina jatea.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. Azaroaren 27an eta 28an. Larunbatez 10:00etatik 20:00etara; eta igandez 10:00etatik 15:00etara Gurea zinema aretoko sarreran jarriko dute bozketa mahaia eta hautetsontzia.
Elosegi parkekan egingo den 'Olentzaroren Basoa' ekimenean izena emateko, aurrez aurreko izen-emateak. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00 artean.
Konposta banatuko du Tolosako Udalak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan.
Nido. 12:00 / 17:30. Particulas Elementares talde portugaldarrak familia guztiari eskainitako saioa egingo du, hitzik gabe eta mahaiko txotxongiloekin. Topic-eko aurremuntaketa aretoan. 40 minutu.
KALE IKUSKIZUNAK TOLOSAN Kujira. 12:30 / 18:00. Titelles de Lleida Herrialde Katalanetako taldeak 12:30ean Emeterio Arrese plazan eskainiko du emanaldia, eta 18:00etan, berriz, Plaza Zaharrean. Familia guztiari zuzendua da, eta hitzik gabea. Kalejira teknika erabiliko dute, eta 20 minutuko saioa izango da.
Sexu eta genero aholkularitza. Sexune elkartearen eskutik bakarkako edo taldeko aholkularitza saioak. Euskaraz. 11-16 urte artekoentzat (LH6-DBH4). Gonbidapena eskatzen du, gaztelekuan eskatu behar da hitzordua azaroaren 20a baino lehen.
Maricastaña. 17:00. Titiriteros de Binefar Aragoiko taldeak Leidor antzokian eskainiko du ikuskizuna. Eskularrua, haria, mahaia... erabilita, bi urtetik aurrerako haurrei zuzendua eta gaztelaniaz izango da. 55 minutuko iraupena du.
Frontenis txapelketa eta ondoren merienda eta gero minidiskoa gaztetxoentzako gaztetxean.
'Quítame la culpa' liburuxkaren inguruko solasaldia, Emagin taldeko Maider Avaristoren gidaripean.
The strings of music. 18:30. Antama-Pantahou Greziako taldeak Topic antzokian eskainiko du saioa familia guztiarentzat. Haria, buruak, mahaiko txotxongiloak... erabiliko dituzte, eta hitzik gabea izango da. 50 minutu.
Bukalai eta talde gonbidatuen emanaldia, 22:00etan Intxaur Frontoian, Bukalaiko helduen talde eta talde gonbidatuen emanaldia.
Natural Project eta Iker Martinez eta Zaldi Herrenak Bonberenean izango dira. Sarrerak 8 euroko kostua izango du.
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
'Plazida oihartzunaren plaza' ilustrazioen erakusketa liburutegian ikusgai egongo da.
'Herria' argazki erakusketa udaletxean. Goizez egunero irekita eta arratsaldez astearte eta ostegunetan.
Mikel Garmendia Uranga, alegiarraren pintura erakusketa 3 tabernan.
'Hitzak zaindari' erakusketa ibiltaria Alkizan. Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da 'Hitzak zaidari'.