Guretzako gunea. Jatorri anitzeko emakumeen bilgune. Guretzako jatorri anitzeko emakumeak biltzen diren gune bat da, elkarrengandik ikastea helburu duena.
'Volar' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Bertha Gaztelumendirekin.
18:00-20:00. Bihotz biriketako bizkortze teknikak eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko tailerra, Osakidetzako langile talde baten eskutik. Aurretik izena eman beharko da.
Goiener-eko Eider Murgoitio eta Itsaso Irastorzarekin: 'Zer da goiener? Nola ulertu elektrizitate fakturak? Zein autokontsumo proiektu gauzatu daitezke herrietan?'.
Xexili ospakizuna. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia, udaletxeko arkupeetan.
'Nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasi'. Osasun mentala, fisikoa eta emozionala zaintzeaz, autoestimuaz, autoezagutzaz eta garapen pertsonak eta kolektiboaz hitz egiteko gunea da. Elebitan. Emakumeei zuzendua. Gonbidapena eskatzen du.
'Bidean' liburu aurkezpena, Koldo Rabadan Izagirrerekin.
Iñar Sastreren 'Pianoarekin jolasean' kontzertua.
Jone Urionaguena (SOS Arrazakeriak) eta Angel Abalde (Promotora ILP) hizlariekin hitzaldia: 'Renta báscia incondicional y pensiones dignas'.
Auzoz auzo bilerak. Nola ikusten dugu auzoa? Euskal Herria kaleko 52-54-56-58-60-62-63-64-65-69-73-75-81-83 eta 85.
'Zapatistas, crónica de una rebelión' dokumentalaren proiekzioa.
'Aupa Pou, bizitzari sokaz lotuta'. Eneko eta Iker Pou. Aizkardiren 37. mendi astearen barruan.
HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK. LAU SORKUNTZA LAU KONTINENTE Deracines. 22:00. Alas Negras Frantziako eta Argentinako konpainiak hamasei urtetik gorakoentzako emanaldia egingo du, Topic antzokian. Gaztelaniaz izango da, eta mahaiko txotxongiloak eta itzalak erabiliko dituzte. 45 minutuko iraupena izango du.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. www.villabona.eus atarian eman ahal izango dute botoa herritarrek NAN zenbakia, jaiotze data eta telefono zenbakia adierazita. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
'Plazida oihartzunaren plaza' ilustrazioen erakusketa liburutegian ikusgai egongo da.
Kimikorik gabeko baratzea. Baratzean eta lorategian landareen gaixotasunak saihesteko eta sendatzeko erremedio naturalak. Zoom bidez, Clara Gutierrez irakaslearekin, gazteleraz.
'Herria' argazki erakusketa udaletxean. Goizez egunero irekita eta arratsaldez astearte eta ostegunetan.
Mikel Garmendia Uranga, alegiarraren pintura erakusketa 3 tabernan.
Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak. Gaztelaniaz.
'Nola komunikatu modu eraginkorrean: Visual Thinking-a zure enpresan' ikastaroa. Gaztelaniaz.