'Plazida oihartzunaren plaza' ipuinaren aurkezpena.
Pentsionisten ohiko elkarretaratzea, pentsio duinak eskatzeko.
Leire Markinez Calvo prestatzailearekin. Euskaraz. Matrikulak 5 euroko kostua du.
Xexili Eguneko Onintza abesbatzaren kontzertua. Gonbidapena eskatzen du. Loatzo musika eskolak antolatuta.
18:00-20:00. Bihotz biriketako bizkortze teknikak eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko tailerra, Osakidetzako langile talde baten eskutik. Aurretik izena eman beharko da.
Euskal Herrietako lamien ipuinak, Juan Kruz Igerabide ipuin kontalariak eskainia.
Xexili Eguna. Loatzo musika eskolakoen kontzertua. Anoetako Udalak bertan behera utzi du kontzertua.
Xexili eguna ospatzeko: Big Band, Esku soinu taldea, Abesbatza eta musika tailerra. Sarrera doan. Onddo plazan, baina euria eginez gero Gurea antzokian.
Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia Joxe Arregi Plazako estalpean: Zizurkilgo ikasleen tailerra, abesbatza eta klarinete taldea arituko dira 18:30ean.
Irailaren 22an (astelehena), Xexili egunean, kalejira egingo du Tolosako Musika Bandak, 19:00etan hasita, Tolosako Alde Zaharreko kaleetan zehar. Baliteke ohiko ibilbidea zertxobait aldatzea, eta kalejiraren momentu batean, gainera, sorpresa bat emango diegu guretzako oso bereziak diren bi herritarrei.
Pandemian zehar hil diren Iurreamendiko egoiliar guztien omenez meza.
HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK. LAU SORKUNTZA LAU KONTINENTE Customs, amerikar bertsioa. 22:00. Ameriketako Estatu Batuetako taldeak hamasei urtetik gorakoentzat ingelesez egingo du saioa. Objektuak erabiliko dituzte, eta Topic antzokian izango da. 30 minutu.
HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK. LAU SORKUNTZA LAU KONTINENTE Customs, europar bertsioa. 22:00. Europako taldeak paperezko antzerkia egingo du itzalekin, eta ingelesa, frantsesa, portugesa, gaelikoa eta italiera erabiliko dituzte. Hamasei urtetik gorakoentzat izango da. Topic antzokian. 30 minutu
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. www.villabona.eus atarian eman ahal izango dute botoa herritarrek NAN zenbakia, jaiotze data eta telefono zenbakia adierazita. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
'Plazida oihartzunaren plaza' ilustrazioen erakusketa liburutegian ikusgai egongo da.
Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak. Gaztelaniaz.
Kimikorik gabeko baratzea. Baratzean eta lorategian landareen gaixotasunak saihesteko eta sendatzeko erremedio naturalak. Zoom bidez, Clara Gutierrez irakaslearekin, gazteleraz.