Bertso afaria Unai Mendizabal eta Iker Zubeldiarekin. Sarrera: 30 euro. Aurrez erostea derrigorrezkoa da, aforo mugatua.
09:30. Adunako mugarriak mendi ibilaldia, Jabier Zabalaren eskutik. Herriko plazatik abiatuta. 16:00. Adunako Mus Txapelketa azkarra. Euskal Herriko mus federazioak antolatuta. Txulobi elkartean. 16:30. Magia ikuskizuna, Eriz Magoarekin, elizan. 18:30. Kimua dantza kolektiboaren GenEroa dantza emanaldia. Herriko plazan, baina euria eginez gero frontoian.
Harkaiztietako bizilagunak bisita gidatua. Aurrez izena eman behar da: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466. 5 euro (Alkizarrak eta 12 urtez azpikoak doan).
10:30. Street Boulder txapelketa. Izen-ematea momentuan (katu hankak eta magnesioa eraman behar da). 12:30. Aiztondoko mugimendua eta esperientzia politikoak. 14:00. Bazkaria (langabetuek 8 euro eta langileek 12 euro). Ondoren. Bingo musikatua. 19:30. Distopia elektrotxaranga. 22:00. BassAgain soinu sistema eta No te Crew.
Haurren eskubideen nazioarteko eguna. Kalaka zurezko jokoak. Goizean zehar haurrek trebetasuna, imajinazioa, zehaztasuna, kontzentrazioa, oreka eta koordinazioa bezalako alderdiak garatu ahal izango dituzte hainbat joko ezberdinen bidez. San MIgel plazan, baina euria eginez gero frontoian.
'Egungo kultura progresista. Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa?' Erakusketa, Trianguloan. Itaiak antolatuta.
Teatro de papel. 12:00 / 17:00. Rauxa Teatro Herrialde Katalanetako konpainiaren eskutik izango da Topic-eko aurremuntaketa aretoan. Haizezko txotxongiloekin eta hitzik gabea da, eta familia guztiari zuzendua. 20 minutu.
KALE IKUSKIZUNAK TOLOSAN Tres teatros o cuatro. 12:30 / 18:00. Asturiasko Tras la Puerta Teatro taldearen eskutik, familia osoarentzako ikuskizuna izango da kultur etxean. Paperez eginiko antzerkia egingo dute, gaztelaniaz. 45 minutuko iraupena izango du.
16:30. Herri kirolak, frontoian. Banakako Gizonezko Aizkolari Kopako Txapelketa, Binakako Gizonezkoen txapelketa harria jasotzen eta Binakako Emakumeen txapelketa trontzan.
'Elefantea eta bere lagunak' ipuin kontaketa eta ondoren trentza tailerra.
'Ataungo kondairak', Monika Arratibel eta Maitane Aizpuruarekin. Umeentzat.
17:30. Lasto altxatze txapelketa. 18:00. Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa.
Hamelin. 18:30. Herrialde Katalunetatik etorriko da Xip Xap konpainia. Gaztelaniaz eta familia guztiari eskainitako saioa egingo dute, mahaiko txotxongilo eta maskarekin, Topic antzokian. 50 minutu.
Gure plazetan dauden bertsolarien buruak bertso isilak dira. Pello Mari plazan, izen berdina duen bertsolariarena dago. Bertsoa eta harria. Argazkilariaren begia eta idazlearen eskua batuko ditu Koldo Izagirrek lan honetan. Bertsotan berriz, Peñagarikano eta Maialen Akizu.
Habi eta Etxekalte Bonberenean izango dira. Sarrerak 8 euroko kostua du.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. Gurea zinema aretoko erakusketa gelan aukeran izango diren 11 proiektuen erakusketa jarriko dute.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. www.villabona.eus atarian eman ahal izango dute botoa herritarrek NAN zenbakia, jaiotze data eta telefono zenbakia adierazita. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.