Pepa Bojó Ballesterrek gidatuta. Tailerra tresna bat da ulertzeko nola eraikitzen den emakumeen autoestimua gizarte patriarkal batean, gure indarguneak aurkitzeko eta gure ahalduntze-prozesua indartzeko krisi-garaian.
Mertxe Tranche Iparragirre prestatzailearekin. Gaztelaniaz. Matrikulak 5 euroko kostua du. Tolosako udal liburutegiarekin antolatuta.
Argitu programaren barruan 'Energia berriztagarriak zure etxean... posible da' tailerra.
Alaine Agirreren 'Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama' liburuaz solasteko elkartuko dira oraingoan. Idazlea bertan izango da. Euskaraz, 16 urtetik gorakoentzat.
Lurtaro elkartearen aurkezpena, Tolosaldean elikadura burujabetza bultzatzeko elkartea. Informazio gehiago hemen. Maddi Sarasola Eizmendik aurkeztuko du.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperenaren lanak. Susanna Minguellek egin ditu komisario lanak. Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen 'Palabras dislocadas' tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu. Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Fraisoro eskolak antolatutako tailerra. Idoia Lizeaga irakaslearekin. Matrikula: 80 euro. Izena emateko: 943 692166 edo fraisoro@fraisoroeskola.eus
'Irura aitzinean' argazki erkausketa. Argazki eta istorio zaharren erakusketa, Irurako herria aitzinean nolakoa zen ezagutzeko. Irura Bizi elkarteak antolatuta.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.