06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 17:00. Sokadantza eta aurreskua plazan. 21:00. Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.
Pepa Bojó Ballesterrek gidatuta. Tailerra tresna bat da ulertzeko nola eraikitzen den emakumeen autoestimua gizarte patriarkal batean, gure indarguneak aurkitzeko eta gure ahalduntze-prozesua indartzeko krisi-garaian.
Lizartzan gazteentzako saioak 12-17 urtekoentzako dinamizatzaile batekin. 'Nola sentitzen zara herrian? Zeintzuk dira zure interesak?' bezalako galderei erantzun beharko diote.
Mahai ingurua. 'Janaria ez da zaborra'. Nevera Solidaria. Galdakao Boluntarioen Gizarte Elkartea. Ikerketa: Janari soberakinak Tolosaldeko ikastetxeetako jantokietan. Garbiñe Mendizabal (Tolosaldea Garatzen).
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperenaren lanak. Susanna Minguellek egin ditu komisario lanak. Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen 'Palabras dislocadas' tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu. Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).
Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. Gaztelaniaz.
Kartelen erakusketa. Tolosako erakusleihoetan komunikazio oztopo batzuk irudikatzen dituzten ilustrazio sorta bat jarriko da.