Maribel Pizarro, Miren Aranguren, Mariluz Esteban, Nerea Almazan eta Ruth Iturbe izango dira hizlariak eta moderatzailea Lourdes Rodriguez Landa izango da. Oneka elkartea da antolatzailea.
Ikaztegietan jolas eremu natural berriak sortzeko lanean dabiltza Ikaztegietan eta erabiltzaile izango direnen laguntza eskatu dute. Bilerara deitu dituzte.
Gipuzkoako Odol Emaileak deituta, odol ateratzea.
Ura Iturralde Larrañagak eskainita. Matrikulak 10 euroko kostua du. Ikastaro honetan, emakume argazkilariek historian zehar izan duten rola eta gaur egun duten egoera aztertuko dituzte, eta haien lanak bultzatzeko eta ikusarazteko sortu diren kolektiboak ezagutzera emango dituzte.
Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormena eta aldarrikapenak. Oihana Ugarte Iriarte prestatzaileak eskainita. Euskaraz. Matrikulak 10 euroko kostua du.
Nerea Loron 'La Furia' prestatzailearekin. Gaztelaniaz. Doan (aurrez izena eman behar da).
18:30. Herriko gazteen arteko pilota eta frontenis finalak. 19:30. Txupinazoa eta Martina sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.
Asier Hilarioren hitzaldia, Arritzagako bailara glaziarraren inguruan, kultur etxeko areto nagusian.
'Solidaridup' hitzaldia. Tokiko merkataritza solidarioen sarea. Getxoko esperientzia Zabalketa GKE.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperenaren lanak. Susanna Minguellek egin ditu komisario lanak. Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen 'Palabras dislocadas' tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu. Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).
Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. Gaztelaniaz.
Kartelen erakusketa. Tolosako erakusleihoetan komunikazio oztopo batzuk irudikatzen dituzten ilustrazio sorta bat jarriko da.