Goizean zehar. Azoka eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Horretaz gain, gazta lehiaketa; sagar tarta lehiaketa; postu lehiaketa; ahari, ardi eta bildots-lehiaketa; animalia ezberdinen erakusketa eta rallyko argazkien erakusketa (udaletxean). 13:30. Sari banaketa.
Migel Joakin Elizegi Ateaga Altzoko Handiaren istorio harrigarria ezagutzeko bisita gidatua. Dokumentala ikusi eta erakustokia bisitatu ostean, Altzoko Handiaren ibilaldi gidatua egingo da, gidari aditu baten eskutik. Batzarremuño kultur etxetik abiatuta. Norbanako, familia eta taldeei zuzendurik. 3 euro ordaindu beharko da pertsonako. Saioa euskaraz izango da. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea.
10:30. Azoka irekiera. 12:30. Occhi Farfallaren kontzertua. 14:00. Erretirodunen bazkaria.
Esanezin (Altzagarate) bakarlariaren kontzertua. Aurretik erreserbatu behar da.
Proyecto Larruaren 'Ojo de Buey' dantza ikuskizuna. 'Ojo de Buey' dantza garaikideko pieza bat da, Euskal Herriko idi-probetan inspiratua, eta gizakiaren eta animaliaren arteko loturari buruz hausnartzen duena. Begirada onirikoa eskaintzen dio fikziozko paisaia poetikoz beteriko landa-eremuari, idiaren begiradatik betiere. Lanaren gogortasuna eta animaliaren fisikotasuna, biziraupenaren aldeko borroka eta desiratutako askatasuna dira pieza honetan jorra- tzen diren kontzeptuetako batzuk, azken batean honako galdera planteatuko dute- nak: nor da gizakia eta nor da animalia? Sarreraren prezioa 6 euroko da.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperenaren lanak. Susanna Minguellek egin ditu komisario lanak. Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen 'Palabras dislocadas' tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu. Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).
Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. Gaztelaniaz.
Kartelen erakusketa. Tolosako erakusleihoetan komunikazio oztopo batzuk irudikatzen dituzten ilustrazio sorta bat jarriko da.