Power BI: bere erabileraren onurak Negozio-adimeneko doako tresna erreferente bat da. Salmenta, erosketa, nomina edota datuen analisiak burutzeko erabiltzen da, eta ez du behar ezagutza tekniko berezirik. Finantza, kudeaketa, indikatzaile eta negozio- emaitza jakiteko erabilgarria da, eta denbora aurreztea eta ekintza errepikakorrak alde batera uztea ahalbidetzen du. Saioan, datu base bat kargatu eta eraldatuko da, kalkuluak eta aginte koadro interaktiboak sortzen ikasteko.
Erreserba-Sistemak eta Revenue Management. Revenue Management: nola ezarri prezio optimoa zure ostatuko gelei, eskari txikiz doituz eta eskari handiak optimizatuz. %20ko kosturik ez duten salmenta zuzenak maximizatzeko erreserba-teknologia azalduko da, kasu zehatz eta tresnak ikusiz, salmenta-kanal ezberdinak izateko: (weba, erreserba-motorra eta channel manager).
Ura Iturralde Larrañagak eskainita. Matrikulak 10 euroko kostua du. Ikastaro honetan, emakume argazkilariek historian zehar izan duten rola eta gaur egun duten egoera aztertuko dituzte, eta haien lanak bultzatzeko eta ikusarazteko sortu diren kolektiboak ezagutzera emango dituzte.
Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormena eta aldarrikapenak. Oihana Ugarte Iriarte prestatzaileak eskainita. Euskaraz. Matrikulak 10 euroko kostua du.
Nerea Loron 'La Furia' prestatzailearekin. Gaztelaniaz. Doan (aurrez izena eman behar da).
Hitzaldia: Non gogoa, han zangoa. Gorka Zubeldia, Makro.
Urte asko daramatza Aitziber Ibarbiak mendian lasterka egiten. Ibilbide oparoa izan du, eta emakume aitzindarietako bat izan da Euskal Herrian mendi lasterketetan. Ama izanda ere, ez dio utzi maldan gora eta behera ibiltzeari. Garbiñe Mendizabalek elkarrizketatuko du.
2021eko udaberrian Kultur Etxeko Argazki tailerrean egindako lan batzuen erakusketa. Ana Pradini, Ane Uriarte, Carmen Tapia, Feli Izagirre, Fernando Pradini, Francisco Garcia, haizea Docherty, Ziggy Docherty, Idoia Sanchez, Jexux Arin, Jon Mintegiaga, Juanan Dorronsoro, Maddi Labayen eta Pablo Artetxe. Tailerraren arduraduna Iñigo Royo izan da.
On-line bidez. Izena-ematea: tutor.tolosa@kzgunea.net Android sistema eragilea. 40 ordu. Euskaraz.
On-line. Erabili prpfesionalki Google aplikazioak. 40 ordu. Gaztelaniaz.
On-line. Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube. 40 ordu. Gaztelaniaz.
On-line. Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. 20 ordu. Euskaraz.
On-line. Wordpress. Zure webgunea sortu. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Oinarrizko formakuntza. Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Euskaraz.
Bideokonferentzia. LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. Gmail. Posta.elektronikoa baino gehiago. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. Online izapideak Osakidetzarekin. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Hobetu zure irudia Interneten. Tailer praktikoa: Instagrameko berrikuntzak errepasatu eta sare sozial honetako edo beste batzuetako argazki eta argitalpenei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, Canvarekin kartelak eta promozioak diseinatzeko, eta bezeroei Whatsapp bidez arreta ematen ikasteko...
Aurrez aurre. LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. Mekanografia. Ikasi hutsetik. 4 ordu. Gaztelaniaz.