Nekazaritza makineriaren ikuskapen teknikoa. Txanda hartzeko: 943 62 63 00. Kostua, 41,88 eurokoa da.
Enpresa-proiektua aurrera ateratzeko punturik garrantzitsuenetako bat finantzaketa dela kontuan hartuta, Ekintzailetza Proiektuetarako Baliabideen Gida bat aurkeztuko dute, proiektuen hastapenak finantzatzeko edo enpresak sendotzeko: banku etikotik eta elkarlaneko ekonomiatik, laguntzen eta diru-laguntzen deialdietaraino. Gaztelaniaz.
Pepa Bojó Ballesterrek gidatuta. Tailerra tresna bat da ulertzeko nola eraikitzen den emakumeen autoestimua gizarte patriarkal batean, gure indarguneak aurkitzeko eta gure ahalduntze-prozesua indartzeko krisi-garaian.
'Buruko gaixotasunen prebentzioa', Gurutz Linazasororekin. Lehenengo zatian 'COVID eta garuna': Birusaren eragina garun funtzioan eta nerbio-sisteman. Bigarren zatian 'Alzheimerraren aurkako prebentzioa': Alzheimerra diagnostikatuta duten pertsonen egoera Gipuzkoan eta munduan, gaixotasunaren garapenaren arrazoiak eta prebentziorako egiten ari diren ikerketak.
Lizartzan gazteentzako saioak 12-17 urtekoentzako dinamizatzaile batekin. 'Nola sentitzen zara herrian? Zeintzuk dira zure interesak?' bezalako galderei erantzun beharko diote.
Kangune enpresarekin lankidetzan, txakurren jabeen eta gainerako herritarren arteko bizikidetza sustatzeko egingo den lanketa azaltzeko hitzaldia antolatu du Tolosako Udalak. Txakurren jabe diren pertsonei zuzenduta.
'Albizturko Goikoetxea-Laskibar ondareak Elena Tudurirekin elkartu gaitu berriro'. Elena Tudurik Goikoetxean egindako bi argazki utzi zituen. Eta orain, ehun urteren buruan, bat egin dute berriro etxeko salan hark erabilitako makinak eta harekin erretratutako jantziek. Hizlariak: Emilio Latorre Zubiri, Mikel Prieto Gil de San Vicente eta Ane Albisu.
2021eko udaberrian Kultur Etxeko Argazki tailerrean egindako lan batzuen erakusketa. Ana Pradini, Ane Uriarte, Carmen Tapia, Feli Izagirre, Fernando Pradini, Francisco Garcia, haizea Docherty, Ziggy Docherty, Idoia Sanchez, Jexux Arin, Jon Mintegiaga, Juanan Dorronsoro, Maddi Labayen eta Pablo Artetxe. Tailerraren arduraduna Iñigo Royo izan da.
On-line bidez. Izena-ematea: tutor.tolosa@kzgunea.net Android sistema eragilea. 40 ordu. Euskaraz.
On-line. Sortu zure e-mail marketin kanpainak. 20 ordu. Gaztelaniaz.
On-line. Erabili prpfesionalki Google aplikazioak. 40 ordu. Gaztelaniaz.
On-line. Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube. 40 ordu. Gaztelaniaz.
Galtzaundi aldizkariak 30 urte.
On-line. Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. 20 ordu. Euskaraz.
On-line. Wordpress. Zure webgunea sortu. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Oinarrizko formakuntza. Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. Facebook zure smartphonean. 6 ordu. Gaztelaniaz.