Alegiako Udalak hondakinen pilaketak prebenitzeko proiektua du martxan jarrita, eta sentsibilizaziorako ekimenaren barruan, ostiralean, Alegiako Herri Eskolako ikasleek erreka garbituko dute Urzain taldeak dinamizatuta.
Udalak bi hitzaldi antolatu ditu, Kangune enpresarekin lankidetzan, txakurren jabeen eta gainerako herritarren arteko bizikidetza sustatzeko egingo den lanketa azaltzeko. Lehen bi hitzaldiak txakurren jabe diren pertsonei zuzenduta daude. Lehena urriaren 8an, 18:00etan izango da, kultur etxeko areto nagusian. Egun horretan ezin duten pertsonek, urriaren 20an, 18:30ean izango dute ekimena ezagutzeko aukera, leku berean. Aurrerago egingo dira tolosar guztiei zuzendutako hitzaldiak eta ekintzak.
20:00. Tolosako musika bandaren kontzertua. Ondoren. Herri afaria eta karaokea.
Kenophobia - Osa + Mujika. Obra, jendez beteriko festa handi batekin hasten da. Berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz. Bakardade honetatik abiatuz, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun emozionala islatuko da. Dantzari bakoitzaren ahulezia eta beldur hauek erabiliko ditugu, amaieran ikusleari mezu positibo bat helarazteko helburuarekin.
Itzalaldi masibo eta kazerola-jotzea. Argindarraren prezioaren etengabeko igoera salatzeko, eta Deskonektatu elektriketatik! lemapean, itzalaldi elektriko masiboa deitu dute urriaren 8rako, 22:00etatik 22:30etara. Itzalaldia ez ezik, kazerola jotzea ere deitu dute.
2021eko udaberrian Kultur Etxeko Argazki tailerrean egindako lan batzuen erakusketa. Ana Pradini, Ane Uriarte, Carmen Tapia, Feli Izagirre, Fernando Pradini, Francisco Garcia, haizea Docherty, Ziggy Docherty, Idoia Sanchez, Jexux Arin, Jon Mintegiaga, Juanan Dorronsoro, Maddi Labayen eta Pablo Artetxe. Tailerraren arduraduna Iñigo Royo izan da.
Aurrez aurrekoa. Kudeatu zaitez Google aplikazioarekin. 16 ordu. Gaztelaniaz.
On-line bidez. Izena-ematea: tutor.tolosa@kzgunea.net Android sistema eragilea. 40 ordu. Euskaraz.
On-line. Sortu zure e-mail marketin kanpainak. 20 ordu. Gaztelaniaz.
On-line. Erabili prpfesionalki Google aplikazioak. 40 ordu. Gaztelaniaz.
On-line. Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube. 40 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurrekoa. Mekanografia. Ikasi hutsetik. 10 ordu.
Nomad Studioko Eli eta Carlosek Ikaztegieta bisitatuko dute, herritarrei erretratuak ateratzeko. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.
Galtzaundi aldizkariak 30 urte.
Bideokonferentzia. LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. Editatu bideoak zure smartphonearekin. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia Online izapideak Osakidetzarekin. 4 ordu. Gaztelaniaz.