Bizikleta ibilaldiaHerritarrak klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta gaztetxoak mugiarazteko, bizikleta ibilaldia 'Pedalei eragin klima aldaketa geldiarazteko' lelopean. Ibilbidea herriaren eta inguruko herrien inguruan egingo da.
Bedaioko mendi martxa 2021 XIV. edizioa. Ibilbide luzea - 23 km: 07:30ean. Ibilbide motza - 16 km: 08:30ean
'Altzoko habitat ezberdinak eta bertako flora eta fauna ezagutzeko' hitzaldia.Mikel Olanok (basozain eta ornitologoa) eta Joseba Garmendiak (botanikaria) gidatuta Altzon barrena ibilaldi bat egingo da.
'Aldaketa globala eta landare inbaditzaileak' ibilbide gidatua.Idoia Biurrun botanikari tolosarrak, Tolosan eta Ibarran zehar egingo den ibilbidean zehar dauden hainbat landare espezie inbaditzaileen inguruko bitxikeriak kontatuko ditu, hala nola, nondik etorri diren, nola, zein kalte ekologiko eta sozioekonomiko eragiten duten, eta zer egin dezakegun beren hedapena geldiarazteko. Ibilbide gidatua urriaren 3an izango da eta bi ordu inguruko iraupena izango du.
Irrintzi elkarteak antolatutako XXIII+I Garagardo Asteburua. Bazkariak 14:00etan.
Tolosako Kultur Eragileak + En Esenzia Orkestra. Zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke dagoeneko.
2021eko udaberrian Kultur Etxeko Argazki tailerrean egindako lan batzuen erakusketa. Ana Pradini, Ane Uriarte, Carmen Tapia, Feli Izagirre, Fernando Pradini, Francisco Garcia, haizea Docherty, Ziggy Docherty, Idoia Sanchez, Jexux Arin, Jon Mintegiaga, Juanan Dorronsoro, Maddi Labayen eta Pablo Artetxe. Tailerraren arduraduna Iñigo Royo izan da.
Bideokonferentzia. Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean. 4 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. Kudeatu zaitez Google aplikazioarekin. 16 ordu. Gaztelaniaz.
Bideokonferentzia. YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago. 4 ordu. Euskaraz.