Irurako Gazte Asanblandak antolatuta. Goizean zehar Gazte Asanbladako kideak herrian zehar dantzan ibiliko dira. 13:00etan San Migel plazan dantza soka egingo dute. Hau ikustera bertaratu nahi duten herritarrek musukoa eraman beharko dute eta aurrez kokatutako aulkietan eseri.
Bizi-nahi Elkartearen ikasturteko lehen irteera.Lehenengo geldialdia Irunen egingo dute eta, ondoren, Beran egingo dute geldialdia. Denbora librea izango dute bazkaltzeko ordua iritsi arte eta bazkaria Beola jatetxean izango da.Arratsaldean, elkartera bueltan, Hondarribia bisitatuko dute.Irteeraren prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat (ongietorri-prezio berezia); eta bazkide ez direnentzat 30 euroko kostua izango du txangoak.
10:00-14:00. Bigarren eskuko azoka. 10:30. Mendi bizikleta txangoa. 12:00. Mekanika tailerra.
Xaboi naturalak egiteko tailerra etxeko olioa erabiliz. Gela balioanitzean, doan. Izen-ematea kultura@anoeta.eus helbidean edo libuurtegian irailaren 13tik 22ra.
Anoetako EH Bilduren herri batzarra. Bertan jorratuko dira Anoetako EH BIlduren egoera, egitura eta funtzionamendua. Eta ikasturte politiko berriari begira jarriko dira.
Bertan hainbat sari lortzeko aukera izateaz gain, giro politean mintzalagun egitasmoari bultzada bat emateko aukera egongo da.
Tolosako Azokak antolatuta, eta Tolosako Azokako laguntzat soilik, bisita gidatua Isastegi sagardotegira.
Scape room eta zirko tailerra. Irura Bizi elkarteak antolatuta. LH3-DBH1 bitarteko gazteei zuzendurik. Taldeka, partaideak istorio batean murgilduko ditugu, espazio txiki batean sartu eta denbora bukatu baino lehen atera beharko dute. Lortuko ote dute? Bitartean, gainontzeko partaideak zirkoan murgilduko dira eta bertako materialez gozatzeko aukera izango dute Txatxilipurdi Elkartearen eskutik.
Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa Joxe Arregi plazara aterako da irailaren 25ean, herriko haurrekin elkartzeko asmoz.
18:00. Et Incarnatus eta Donostiako Orfeoiaren kontzertua. Izpirituzkoa&herrikoia. Beharrezkoa da lekua erreserbatzea: www.azkenmuga.eus . Euria eginez gero, Amezketako elizan eskainiko da. Orfeoiaren zuzendaria: Jose Antonio Sainz Alfaro Et Incarnatus orkestraren zuzendaria: Migel Zeberio 19:00. Garoa sariaren sari ematea. Aurten, Araitz-Betelu bailarako hiru emakumeri emango diete Garoa 21, beren bizitzan kulturaren alde egindako lanagatik.
Luberri abesbatza Ur Marako basoan. Gidoia eta narrazio lanak Juan Kruz Igerabidek egingo ditu, pianoan Marian Iriarte izango da eta Junkal Guerreroren zuzendaritzapean ariko dira. Sarrera doakoa da, baina tokia erreserbatu beharra dago urmara.alkiza@gmail.com helbidean.
Verdini dantza taldearen emanaldia. Plazan, eguraldi txarra bada eskolako jolastokian.
Audience taldearen kontzertua Bonberenean. Sarrerak 8 euroko kostua izango du.
Travellin' Brothers taldearen kontzertua. European Blues Challenge Bruselan 2015ean irabazitako taldeak, zortzikote moduan 1001 nights izeneko diskoa aurkeztuko du.
Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.
Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin. Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira. Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.