Igandea, irailak 19



09:00

Irteera

Amezketa

'Arritzaga, Aralarko sustraia eta historia harrigarria' izenburupean eta Asier Hilario geologo tolosarra gidari bezala, Amezketako Udalak bi irteera geologiko antolatu ditu Amezketatik Arritzaga bailarara, irailaren 19an eta 26an. Irteerak goizeko 9tan abiatuko dira, Minak bideko aparkalekutik, Beratzeaga zubia baino lehenago dagoena (ETRS89 koordenadak: X=575729, Y=4765522, altuera=408 m) eta arratsaldeko 4ak aldera izango da txangoaren itzulera (beraz, bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du). Irailaren 19ko irteera edonorentzat dago antolatuta eta irailaren 26ko irteeran berriz amezketarrek izango dute lehentasuna parte hartzeko. Horretarako Amezketako Udalean izena eman beharko da, bertaratuta edo 943 653189 telefonora deituta, eta partaideen muga 20 lagunekoa da irteera bakoitzean.

Irteera

'Arritzaga, Aralarko sustraia eta historia harrigarria' izenburupean eta Asier Hilario geologo tolosarra gidari bezala, Amezketako Udalak bi irteera geologiko antolatu ditu Amezketatik Arritzaga bailarara, irailaren 19an eta 26an.

Irteerak goizeko 9tan abiatuko dira, Minak bideko aparkalekutik, Beratzeaga zubia baino lehenago dagoena (ETRS89 koordenadak: X=575729, Y=4765522, altuera=408 m) eta arratsaldeko 4ak aldera izango da txangoaren itzulera (beraz, bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du).

Irailaren 19ko irteera edonorentzat dago antolatuta eta irailaren 26ko irteeran berriz amezketarrek izango dute lehentasuna parte hartzeko. Horretarako Amezketako Udalean izena eman beharko da, bertaratuta edo 943 653189 telefonora deituta, eta partaideen muga 20 lagunekoa da irteera bakoitzean.


10:00

Ibarrako XXI. Azoka

Emeterio Arrese plaza, Ibarra

Hauspoa elkarteak antolatuta. Elikagaiak, artisauak, piparrak eta erakusketak osatu dute azoka, 30 postutik gora.

Ibarrako XXI. Azoka Emeterio Arrese plaza

Hauspoa elkarteak antolatuta. Elikagaiak, artisauak, piparrak eta erakusketak osatu dute azoka, 30 postutik gora.


10:00

Azken Muga

Zarate, Tolosa

[BERTAN BEHERA GERATU DA] 10:00–13:00. Bufoien batzarra, antzerki tailerra, Ana Perez Giraldezekin. Aldez aurretik izena eman behar da. 18:00. Bufoien batzarra, antzezlana, Ana Perez Giraldezekin. Aldez aurretik izena eman behar da. 

Azken Muga Zarate

[BERTAN BEHERA GERATU DA] 10:00–13:00. Bufoien batzarra, antzerki tailerra, Ana Perez Giraldezekin. Aldez aurretik izena eman behar da.

18:00. Bufoien batzarra, antzezlana, Ana Perez Giraldezekin. Aldez aurretik izena eman behar da. 


11:00

Beotibarko Guda. 700 urte ondoren

Uli mendia, Berastegi

Beotibarko Guda 1321-9-19 / 2021-9-19. 700 urte ondoren. Ulin elkartzen gara. Beotibarko Guda izan zela 700 urte betetzen dira aste honetan. Gudako protagonista izan ziren herrien arteko topaketa.

Beotibarko Guda. 700 urte ondoren Uli mendia

Beotibarko Guda 1321-9-19 / 2021-9-19. 700 urte ondoren. Ulin elkartzen gara.

Beotibarko Guda izan zela 700 urte betetzen dira aste honetan. Gudako protagonista izan ziren herrien arteko topaketa.


16:00

D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak

Leidor antzokia, Tolosa

D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak Leidor antzokia

17:00

Haur antzerkia. Kottondarrak

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Kottondarrak' haur antzerkia Anita Maravillas eta Portal 71rekin. Testurik gabekoa da eta 50 minutuko iraupena du. Sarreraren prezioa 6 eurokoa da.

Haur antzerkia. Kottondarrak Gurea antzokia

'Kottondarrak' haur antzerkia Anita Maravillas eta Portal 71rekin. Testurik gabekoa da eta 50 minutuko iraupena du. Sarreraren prezioa 6 eurokoa da.


19:00

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

Leidor antzokia, Tolosa

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos Leidor antzokia

19:00

Puro Relajo kontzertua

Lizartza

Puro Relajo taldearen kontzertua.

Puro Relajo kontzertua

Puro Relajo taldearen kontzertua.



10:00
20:00

Ohe elastikoak

Trianguloa plaza, Tolosa

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.

Ohe elastikoak Trianguloa plaza

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro).

Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.



09:00
22:00

Iosu Lasaren marrazki erakusketa

Tolosako 3 tabernan, Tolosa

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan. Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa. Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.

Iosu Lasaren marrazki erakusketa Tolosako 3 tabernan

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.

Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa.

Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.


Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.    

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren.

Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.

 

 



Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin. Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira. Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin.

Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira.

Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.