Larunbata, irailak 11



10:00

Bisita gidatua

Plaza, Anoeta

Basagainera bisita gidatua. Izen-ematea kultura@anoeta.eus edo liburutegian. 10:00etan plazan edo 10:45ean, Basagainen.

Bisita gidatua Plaza

Basagainera bisita gidatua. Izen-ematea kultura@anoeta.eus edo liburutegian.

10:00etan plazan edo 10:45ean, Basagainen.


11:00

Meloren asteburu kulturala

Zizurkil

11:00-13:00. Marrazki eta argazki lehiaketen erakusketa. 13:00. Marrazki eta argazki lehiaketen sari-banaketa. 13:00. Patata tortila lehiaketa. Izena eman beharko da udal bulegoetan, irailaren 10a baino lehen. 16:30. Bingo musikatua, Joxe Arregi plazan. 19:00. Gazte kaleko antzerki-dantza ikuskizuna (Hika teatroa eta Oinkari dantza taldea), Pedro Maria Otaño ikastetxean. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Udal Bulegoetan.

Meloren asteburu kulturala

11:00-13:00. Marrazki eta argazki lehiaketen erakusketa.

13:00. Marrazki eta argazki lehiaketen sari-banaketa.

13:00. Patata tortila lehiaketa. Izena eman beharko da udal bulegoetan, irailaren 10a baino lehen.

16:30. Bingo musikatua, Joxe Arregi plazan.

19:00. Gazte kaleko antzerki-dantza ikuskizuna (Hika teatroa eta Oinkari dantza taldea), Pedro Maria Otaño ikastetxean. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Udal Bulegoetan.


11:00

Azken Muga

Zarate, Tolosa

11:00. III. Aralarko Artzain Gazta Txapelketa. 11:30. Ibilbide antzeztua. Suak harrotuz (Arribeko Udala). 12:00. Herri kirolak: Amezketa – Araitzeko bailara.Aizkolariak Iker Vicente/Ibai Zoroa eta Larrañaga/Txomin Amundarain. 16:30. Bertso saioa. Julio Soto, Maddalen Arzallus, Anjel Maria Peñagarikano, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Imanol Artola felix.

Azken Muga Zarate

11:00. III. Aralarko Artzain Gazta Txapelketa.

11:30. Ibilbide antzeztua. Suak harrotuz (Arribeko Udala).

12:00. Herri kirolak: Amezketa – Araitzeko bailara.
Aizkolariak Iker Vicente/Ibai Zoroa eta Larrañaga/Txomin Amundarain.

16:30. Bertso saioa. Julio Soto, Maddalen Arzallus, Anjel Maria Peñagarikano, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Imanol Artola felix.


13:00

Sari banaketa

Joxe Arregi plaza, Zizurkil

Argazki lehiaketako sari banaketa. Informazio gehiago hemen.

Sari banaketa Joxe Arregi plaza

Argazki lehiaketako sari banaketa. Informazio gehiago hemen.


18:00

Zirkua

Elduain

18:00. Zirku antzerkia, plazan. Baldin bada ikuskizuna.Gonbidapenak udaletxean eskuragarri.

Zirkua

18:00. Zirku antzerkia, plazan. Baldin bada ikuskizuna.

Gonbidapenak udaletxean eskuragarri.


18:00

Bisita gidatua

San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua, Amezketa

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.   Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.

Bisita gidatua San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.  

Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik.

Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.


19:00

Nora

Leidor antzokia, Tolosa

Bonutik kanpo. 

Nora Leidor antzokia

Bonutik kanpo. 


20:00

Kontzertua

Zezen plaza, Tolosa

'Limoiak udan 2021' birako Izaroren kontzertua. Sarrerak www.kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke dagoeneko.

Kontzertua Zezen plaza

'Limoiak udan 2021' birako Izaroren kontzertua. Sarrerak www.kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke dagoeneko.



10:00
20:00

Ohe elastikoak

Trianguloa plaza, Tolosa

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.

Ohe elastikoak Trianguloa plaza

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro).

Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.



09:00
22:00

Iosu Lasaren marrazki erakusketa

Tolosako 3 tabernan, Tolosa

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan. Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa. Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.

Iosu Lasaren marrazki erakusketa Tolosako 3 tabernan

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.

Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa.

Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.


Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.    

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren.

Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.

 

 



Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin. Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira. Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin.

Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira.

Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.