Larunbata, abuztuak 21



18:00

Bisita gidatua

San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua, Amezketa

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.   Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.

Bisita gidatua San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.  

Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik.

Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.


19:00

Uda kulturala

Emeterio Arrese parkea, Ibarra

Alurr dantza taldearen ikuskizuna, 'Gattiu'. Gonbidapenak Ibarrako kultur etxean (943 67 03 99).

Uda kulturala Emeterio Arrese parkea

Alurr dantza taldearen ikuskizuna, 'Gattiu'.

Gonbidapenak Ibarrako kultur etxean (943 67 03 99).



10:00
20:00

Ohe elastikoak

Trianguloa plaza, Tolosa

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.

Ohe elastikoak Trianguloa plaza

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro).

Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.



09:00
22:00

Iosu Lasaren marrazki erakusketa

Tolosako 3 tabernan, Tolosa

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan. Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa. Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.

Iosu Lasaren marrazki erakusketa Tolosako 3 tabernan

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.

Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa.

Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.


Azken Muga. Erakusketa.

Zaratetxe, Tolosa

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.    

Azken Muga. Erakusketa. Zaratetxe

Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren.

Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.