09:00. Diana.11:00. Meza nagusia.12:00. Axeri-dantza.22:30. Futbol Aretoan, AMAK laukotearen musika emanaldia.
09:30ean, diana herriko txistulariekin. 10:00etan, mendi buelta Uliko bordara. 18:00etan, herriko bi taldeen arteko herri kirolak. 19:00etan, Eingo taldea.
11:00. Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.12:00. Herri kirol saioa:Aizkoran, Jon Irazu-Txomin Amondarain / Unai Otaegi-Joseba Otaegi.Harri jasotzen, Udane Ostolaza.19:00. Bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai jartzen, Igotz Alkorta*. Aforo mugengatik, gonbidapenak beharko dira bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai.
Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak. Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.