11:00. Pilota partidak. 12:30. Sagardo dastaketa gidatua. Aurrez izena eman beharko da 634 289 327 telefono zenbakian. 18:30. Bertsolariak. Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak. Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.
'Kale gorrian' kale antzerkia, Barsanti taldearen eskutik, herriko plazan.
Haurrentzat 'Kiliklon: porrusalda erromeria'. San Esteban. Sarrerak www.kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke dagoeneko.
'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.