Mater-ontzi museo ekoaktibora bisita. Izena ematea beharrezkoa da: 634 289 327.
Marrazki lehiaketa, Oria merkatari elkarteak antolatuta. Hiru adin tarteetan banatuta: 3-5 urte, 6-8 urte eta 9-11 urte. Sariak: adin tarte bakoitzeko bi sari. Lehenengo saria 50 euro eta bigarren saria 30 euro.
Mintza gaitezen... entretenimenduari buruz. 'Doako filmen atariak'. Euskaraz. Youtubeko Kzguneatic-en.
'Beotibar 700 urte: gezurren egia' liburuaren inguruko hitzaldia eskainiko du Xabier Irujok. 19:00etan ariko da udaletxeko batzar aretoan eta Beotibarreko guduaz arituko da, mendez mende metaturiko bihurrikeriak salatu eta gauzaren bide biluzia argitzeko, sorburuetatik abiatuta.
'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.