Uztaileko astelehen eta asteazkenetan, izen-ematerik gabe, herritar guztientzat irekia.
The Nowhere Plan, Tributo The Beatles. Txistulari plazan, baina euria eginez gero, Gurea antzokian.
22:00. 'Otra Ronda' filma, zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus atarian salgai.
'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.