'Auzolangin[l]tza : XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera' proiektuaren aurkezpena. 09:00-09:30. Ongi etorri eta aurkezpena. 09:00: Berastegiko alkatearen agurra. 09:10. Lan-saioaren eta egitasmoaren aurkezpena Tolomendik. 09:30-10:30. Auzolanaren kulturaz.09:30. Proiektuaren aurrekariak eta kokapena (Arrate Arin, Eusko Ikaskuntza eta Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitatea). 10:00. Auzolanaren kultura: elkarlana eta bide-garbitzea baino gehiago (Andoni Eizagirre, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea). 10:30-11:00. Atsedenaldia eta kafea. 11:00-12:30. Etorkizuneko auzolana elkarrekin landuz. 11:00. Talde dinamika. 11:45. Partekatzea eta eztabaida.13:00. Ondorioak eta itxiera. Eskualdeko udal ordezkari eta eragileen izen-ematea hemen.
Akelok guraso elkarteak, Bide Gorri plataformak, Amezketako ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean erreka garbituko dute. Uztailaren 19 eta 20an izen-emateak 688 71 16 75 telefono zenbakian.
Villabona eta Zizurkilgo Dudik-P taldearen emanaldia. Rock, folk, sound... Denetariko bertsioak. Trinketeko terrazan.
Afrobeat-en 'Makulu Ken'. "Taldeak euskaraz eginiko afrobeat estiloa lantzen du gehien bat, eta zuzenekoan 9 musikari aurkituko dira oholtza gainean. Makulu ken AFROBEAT talde Gipuzkoarra da, 2008tik ehun kontzertu baino gehiago egin dituena. Aurreneko diskoa 2012an aurkeztu zuen eta 2016an 'Kalékalé' izeneko bigarren album bat, Durangoko azokan kritika onak jaso zituena". Erreboteko plazan, baina euria eginez gero Gurea antzokian.
22:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua (pelikulen soinu bandak), zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus atarian salgai.
Berri Txarrak taldearen 'Dardara' dokumentala proiektatuko dute Zimiterioan. Sarrera: 3 euro.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.