Larunbata, uztailak 17



10:00

Bisita gidatua

Hilerri ondoko aparkalekutik, Alkiza

Intsektu txikiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Fagus Alkizak. Uztailaren 17an izango da 10:00etatik aurrera. Aurrez eman beharko da izena 688 60 44 66 telefonoan edo kultura@alkiza.eus helbidean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dute uztailaren 17an. Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5 euro ordaindu beharko ditu, alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan izango da bisita gidatua.

Bisita gidatua Hilerri ondoko aparkalekutik

Intsektu txikiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Fagus Alkizak. Uztailaren 17an izango da 10:00etatik aurrera. Aurrez eman beharko da izena 688 60 44 66 telefonoan edo kultura@alkiza.eus helbidean.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dute uztailaren 17an.

Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5 euro ordaindu beharko ditu, alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan izango da bisita gidatua.


10:15

Txapelketa

Olaederra kiroldegia, Amasa-Villabona

Halterofiliako Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da. 10:15ean hasiko da emakumezkoen lehia eta gizonezkoena, 11:45ean.

Txapelketa Olaederra kiroldegia

Halterofiliako Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da.

10:15ean hasiko da emakumezkoen lehia eta gizonezkoena, 11:45ean.


10:30

Oztopo zirkuitoa

Erreboteko plaza, Amasa-Villabona

8 urtetik aurrera. 10:30-13:30 eta 16:30-19:30. Erreboteko plazan, euria eginez ikastolan.

Oztopo zirkuitoa Erreboteko plaza

8 urtetik aurrera.

10:30-13:30 eta 16:30-19:30.

Erreboteko plazan, euria eginez ikastolan.


12:30

Ibilian ibilian etxerako bidean

Bulebarra, Alegia Tolosaldea

'Ibilian ibilian Tolosaldea urdinduz' Alegian amaituko da ekimen mugikorra. Bizikletaz eta oinez Aiztondo, Ikaztegieta, Berastegi eta Tolosaldeko herrietatik igaroko da zutabe ezberdinetatik. Asteasu (10:00), Zizurkil (10:15), Villabona (10:30), Irura (11:00), Anoeta (11:00), Tolosa (11:30) eta Alegia (12:30). Berastegi (10:30), Ibarra (11:00), Tolosa (11:30) eta Alegia (12:30). Lizartza (11:00), Tolosa (11:30) eta Alegia (12:30). Ikaztegieta (11:30) eta Alegia (12:30). Oinez joateko asmoa dutenek, 11:00etan Triangulotik abiatuko dira.

Ibilian ibilian etxerako bidean Bulebarra

'Ibilian ibilian Tolosaldea urdinduz' Alegian amaituko da ekimen mugikorra. Bizikletaz eta oinez Aiztondo, Ikaztegieta, Berastegi eta Tolosaldeko herrietatik igaroko da zutabe ezberdinetatik.

Asteasu (10:00), Zizurkil (10:15), Villabona (10:30), Irura (11:00), Anoeta (11:00), Tolosa (11:30) eta Alegia (12:30).

Berastegi (10:30), Ibarra (11:00), Tolosa (11:30) eta Alegia (12:30).

Lizartza (11:00), Tolosa (11:30) eta Alegia (12:30).

Ikaztegieta (11:30) eta Alegia (12:30).

Oinez joateko asmoa dutenek, 11:00etan Triangulotik abiatuko dira.


16:00

Igoera

Amasa-Villabona

Sandra baserrira igoera. Izen-ematea: www.herrikrosa.eus (10 euro) edo 615 711 056. Txapela sub 18, sub23 eta elite. Banakako irteera minutu bateko aldearekin. Irrintzi elkarteak antolatuta. Villabonako herrigunetik Sandra baserrira, 4 kilometroko igoera. 16 urtetik gorakoentzat. 

Igoera

Sandra baserrira igoera. Izen-ematea: www.herrikrosa.eus (10 euro) edo 615 711 056.

Txapela sub 18, sub23 eta elite. Banakako irteera minutu bateko aldearekin. Irrintzi elkarteak antolatuta. Villabonako herrigunetik Sandra baserrira, 4 kilometroko igoera. 16 urtetik gorakoentzat. 


18:00

Bisita gidatua

San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua, Amezketa

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.  Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.

Bisita gidatua San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak. 

Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik.

Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.


19:00

BERTAN BEHERA. Zizurkil Blues Gaua

Joxe Arregi plaza, Zizurkil

"Zuhurtziagatik" bertan behera utzi dute Zizurkilgo Blues Gaua. Zizurkilgo Blues Gauaren barruan, Joxe Arregi plazan, Sinead Savage Ipar Irlandako taldearen kontzertua izango da.

BERTAN BEHERA. Zizurkil Blues Gaua Joxe Arregi plaza

"Zuhurtziagatik" bertan behera utzi dute Zizurkilgo Blues Gaua.

Zizurkilgo Blues Gauaren barruan, Joxe Arregi plazan, Sinead Savage Ipar Irlandako taldearen kontzertua izango da.


20:00

BERTAN BEHERA. Zizurkil Blues Gaua

Joxe Arregi plaza, Zizurkil

"Zuhurtziagatik" bertan behera utzi dute Zizurkilgo Blues Gaua. Zizurkilgo Blues Gauaren barruan, Travellin' Brothers Euskal Herriko taldeak kontzertua eskainiko du Joxe Arregi plazan.

BERTAN BEHERA. Zizurkil Blues Gaua Joxe Arregi plaza

"Zuhurtziagatik" bertan behera utzi dute Zizurkilgo Blues Gaua.

Zizurkilgo Blues Gauaren barruan, Travellin' Brothers Euskal Herriko taldeak kontzertua eskainiko du Joxe Arregi plazan.



Erakusketa. Xilografia ikastaroko ikasleen lanak

Emakumeen Etxeko erakusleihoa, Tolosa

Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.

Erakusketa. Xilografia ikastaroko ikasleen lanak Emakumeen Etxeko erakusleihoa

Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.



16:00
20:00

Erakusketa. Herriko artistak

Udaletxeko kultur aretoa, Hernialde

Herriko artisten lanen erakusketa.

Erakusketa. Herriko artistak Udaletxeko kultur aretoa

Herriko artisten lanen erakusketa.



Erakusketa. 'Mandala'

3 taberna, Tolosa

Edurne Sudupe Zabaloren 'Mandala' erakusketa.

Erakusketa. 'Mandala' 3 taberna

Edurne Sudupe Zabaloren 'Mandala' erakusketa.



Txapelketa

Zizurkil

'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.

Txapelketa

'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.