12:15. Sutarri dantza taldearen emanaldia, eskolako jolastokian. 19:00. Haurrentzako Bertso-Jasa, Mikel Artola eta Maialen Akizu bertsolariekin, eskolako jolastokian.
Peppermint Quartet taldearen emanaldia. Enarak tabernako terrazan ethno-jazz jorratzen duen taldea.
19:00. Zetak taldearen kontzertua, zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus atarian salgai.
'Ibilian ibilian' dinamika ibiltariaren barruan, Onkixin eta Basagain taldeen kontzertuak.
BERTAN BEHERA geratu da. Idoia Asurmendiren 'Ilun eta abar'. "Aramaion jaioa, Idoia Asurmendiren kasua euskal eszenako deigarrienetako bat da. Ahoz aho eta kanturik argitaratu gabe, kontzertu deigarriak lotzea lortu zuen, eta Sold Out kartela jarri zuen Jazzaldia, Txillida Leku Museoa, Donostia Festibala eta Tabakaleran bezalako espazio esanguratsuetan. 'Aulki jokoa' kantuarekin bere lehen diskoa iragarri zuen. Bere alderik sentikorrena erakusten digun abesti hunkigarria. Pop britainiarraren intentsitatea jasotzen duen piano-doinua, Euskal Herriko udazkeneko folk airea gehitzen diona, arima uzkurtzen dizun absentzia eta familia-maitasunaren testu bat inguratzeko. Orain, disko berria eskuan, Idoiak estreinaldi hunkigarri bat ixtea lortu duela ikus dezakegu". Erreboteko plazan, baina euria eginez gero Gurea antzokian.
Gospel kontzertu solidarioa. Aba Taano. Musica para salvar vidas GKEk antolatuta. Sarreraren kostua: 10 euro. Parrokian bertan eskuratu daitezke kontzertua hasi baino bi ordu lehenago. ErreserbaK: 609 154 122.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
Zumardia elkartearen eskutik. Esan ohi da bizikletan behin ikasita ez dela inoiz ahazten, baina oinarrizko nozio batzuk ikasiz gero askoz gehiago gozatuko dugu gure mendi irteeretan. Lehen eguna. Oinarriak: postura, zentralitatea, pisu aldaketak, oreka, frenatzeak.Bigarren eguna. Zirkuituan: kanbioak, erritmoak, antizipazioak eta estrategiak. Oreka.Hirugarren eguna. Oinarrien hobekuntza: postura aktiboa, oreka, frenatzeak, derrapeak, gurpilak altxatzea.Laugarren eguna. Kondukzio aktiboa: pumptrackera irteera. Gozamena!Bosgarren eguna. Mendi irteera: zazpi bideak edo antzekoren bat…Elkargunea: Zumardiako gunea. Ikasle kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10. Prezioa: 75 euro (bazkideek 68 euro). Irakaslea: Beñat Azurmendi. (Piraguismoko teknikaria eta mendiko bizikletan aditua). Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.
'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.