Uztaileko astelehen eta asteazkenetan, izen-ematerik gabe, herritar guztientzat irekia.
Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak odol ateratzea antolatu du Bizi Nahi Jubilatuen elkartean. Hitzordua eskatu behar da astelehen goizean bertan: 943 00 78 85.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
Zumardia elkartearen eskutik. Esan ohi da bizikletan behin ikasita ez dela inoiz ahazten, baina oinarrizko nozio batzuk ikasiz gero askoz gehiago gozatuko dugu gure mendi irteeretan. Lehen eguna. Oinarriak: postura, zentralitatea, pisu aldaketak, oreka, frenatzeak.Bigarren eguna. Zirkuituan: kanbioak, erritmoak, antizipazioak eta estrategiak. Oreka.Hirugarren eguna. Oinarrien hobekuntza: postura aktiboa, oreka, frenatzeak, derrapeak, gurpilak altxatzea.Laugarren eguna. Kondukzio aktiboa: pumptrackera irteera. Gozamena!Bosgarren eguna. Mendi irteera: zazpi bideak edo antzekoren bat…Elkargunea: Zumardiako gunea. Ikasle kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10. Prezioa: 75 euro (bazkideek 68 euro). Irakaslea: Beñat Azurmendi. (Piraguismoko teknikaria eta mendiko bizikletan aditua). Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.