Mintza gaitezen... entretenimenduari buruz. 'Doako liburu elektronikoak jaitsi'. Euskaraz. Youtubeko Kzguneatic-en.
'Arnasa gara' bideo emanaldia eta solasaldia.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.
Zumardia elkarteak antolatuta. Iraupen eskia ezagutzen baduzu, udarako alternatiba bat daukazu aurrean. Gurpildun eskia ezagutzeko aukera bikaina, kirol ezberdin eta dibertigarria! Prezioa: 50 euro, bazkideek 45 euro. Irakaslea: Ane Gorostegi. (Iraupen eskian aditua). Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.
Zeramika ikastaroa buztinarekin, sormena eta eskulanak lantzeko aukera; edalontziak, platerak, loreontziak, etab. landuz. Haur, gazte zein helduei zuzendurik (6 urtetik aurrerakoentzat). 20 euro. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a. Uztailaren 5etik 9ra.
Helduentzako piraguismo ikastaroa. Hastapena, oinarrizko paladak, Zumardia elkarteak antolatuta. Piragua itxi bat maneiatzen ikastea, piraguatik atera eta piraguara sartzeko modu seguruenak eta beste hainbat baliabide garatzea izango da ikastaroaren nondik norakoa.Oria Ibaian, (Tolosan) . 35 euro; bazkideek 31 euro. Taldea 6-12 ikasle artekoa izango da. Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.