Elduain inguruko fauna eta flora ezagutzeko ibilaldi didaktikoa Itsaso Anduezarekin. Elduain inguruko bideetan hiru orduko paseoa emango dute, zuhaitzak, landareak eta animaliak identifikatuz. Ingurugiroan interesa duen edonori zuzendua; haur, gazte eta helduei. Izena emateko azken eguna uztailaren 1ean.
'Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak' ikastaroa, baratze parkean. Izen-emateak: ingurumena@anoeta.eus , liburutegian edo 943 65 12 00 [6] zenbakian.
Piraguismo ikastaroa, Zumardia elkartearen eskutik. Palada aurreratua (eta hainbat kontzeptu). Oinarrizko paladak ondo ezagutu eta maila teknikoa hobetu nahi duenarentzat. Ur bizietako zein itsasoko piraguetarako guztiz gomendagarria. Helburua: Palada ezberdinen konbinazioak ezagutzea.35 euro; bazkideek 27 euro. Taldea 5-12 ikasle artekoa izango da. Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.
10:00. Futbol torneoa, Jurasiko parkean. 14:00. Gazte bazkaria. 17:00. Jolasak. 20:00. Distopia elektrotxaranga.
12:00. Udal musika bandaren kontzertua. 20:00. Erramun Martikorenaren kontzertua. 23:00. Su artifizialak.
12:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, Amarotz auzoan.17:00. 'Magi klown 2' haur emanaldia, Bedaio auzoan.19:00. Alaitz Artolaren kntzertua, Bedaio auzoan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus atarian salgai.
13:00. JAC (jatorrizko bluesa, rural), Lopez Mendizabal plazan.19:00. Arima Soul (soul, neo-soul), Zerkausian.22:30. Noa & The Hell Drinkers (blues, blues-rock), Plaza Berrian.
Euskal pilota jolasak haurrentzat: joko garbia, esku pilota, para... Amasa-Villabonako Behar-Zana pilota taldearen eskutik.
Saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzenduta antolatu du Saguzar gaua Fagus-Alkiza interpretazio zentroak. Bi zati izango ditu jarduerak: lehenengo adituen saguzarrei buruzko azalpenak jasoko dituzte parte hartzaileek eta ondoren ibilalditxoa egingo dute animalia horiek behatzeko eta saguzarrak detektatzeko tresnak nola erabiltzen diren ikasteko. Gainera, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dituzte. Naturtzaindiako kideek gidatuko dute saioa. Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako. Email bat bidali kultura@alkiza.eus helbidera edo WhatsApp-a idatzi 688 604 466 zenbakira. Alkizarrentzat eta 12 urtez azpikoentzat doan izango da saioa eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
LGTBIQA+ kolektiboari keinua erakutsiz Zerkausia koloreztaturik agertuko da.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.