Lehiberri eskola: enpresen kudeaketa hobetzeko ikastaroak. Nola atera etekina bezeroekin izandako elkarrizketei. Javier Morenoren eskutik.
Pintxopoteatro. Tefi de Paz eta Remigia Etxarren 'La Reina del Arga'. Lau pase: 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00.
Pintxopoteatro. Diego Calavia eta Imanol Ituiñorekin 'Gertuko magia'.
'Suak harrotuz' kale antzerkia. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balorean jartzeko ibilbide antzeztua. Uztailaren 1ean, 30 minutuko lau txanda egingo dira: 1. txanda: 18:00-18:30. 2. txanda: 18:30-19:00. 3. txanda: 19:00-19:30. 4. txanda: 19:30-20.30. Izen-ematea: 943 65 31 89 (ekainaren 28tik 30era).
Loatzo musika eskolaren soka taldea. Eneko Iturbe, Maddi Iturbe, June Murua, Jon Garmendia eta June Aranburu. Hamar hilabete daramatzate elkarrekin, eta hainbat talderen pop eta folk bertsio akustikoak egiten dituzte. Onddo plazan, baina euria eginez gero Gurea antzokian.
'Kale gorrian', kale antzerkia Barsanti teatroa taldearen eskutik, plazan.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
LGTBIQA+ kolektiboari keinua erakutsiz Zerkausia koloreztaturik agertuko da.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.
Haur, gazte zein helduei zuzendurik (5 urtetik gorakoei). Ekainaren 28, 29, 30 eta uztailaren 1 eta 2an. 15 euroko prezioa izango du. Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez hiru pertsonek izena eman beharko dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 10a.