Erreka garbiketa auzolanean. Amaitzean hamaiketakoa egongo da. Haur, gazte eta helduei zuzendua. Eskularruak eraman behar dira eta izen-ematea udaletxean egin behar da.
9:30-20:00. 'Suak harrotuz' ibilbide antzeztua, Urkizu auzoan.12:00. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Plaza Zaharrean.19:00. ETS (En Tol Sarmiento) taldearen kontzertua, zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus atarian salgai.
'Antxon Elosegui. Desgranando una vida. Conversaciones con Joxemari Iturralde' liburuari buruzko informazio puntua. Liburu honen salmentatik lortutako irabaziak Zutani elkartera bdieratuko dira. Elkartasunaren bitartez (eta justizia soziala helburu) pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden herritarrei laguntzeko egiten duten lana babesteko. Babel liburu-dendaren aurrean, 11:00etatik aurrera, Antxon Elosegiren liburuak eskura izango dituzte herritarrek. Antxon Elosegi eta Joxe Mari Iturralde bertan egongo dira, 12:00-13:00 artean nahi duten guztientzat liburua sinatzeko.
Begiratokien ibilbidea inauguratzeko ekitaldia. Ibilbidea abiatzen den informazio gunean, zuzeneko sukaldaritzat gozatzeko aukera izango da, agariko eta kalitatezko produktuak dastatuz. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea: 688 60 44 66 edo kultura@alkiza.eus helbidean.
Irten Bidera egitasmoaren barruan, kontzentrazioa Julen Zelaraini babesa agertzeko. 13/13 epaiketari ez! lelopean. Malkar plazan elkartu eta Kale Berrian zehar burutuko dute eserialdia. Informazio gehiago hemen.
17:00. Frontenis txapelketa, Leaburuko frontoian. 11 urtetik 16 urte bitartekoentzat, Bikoteka eman behar da izena eta gutxienez bat Leaburu-Txaramakoa izan behar du. Ondoren. Toka txapelketa.
Iratzar musika taldea. Gonbidapenak liburutegian eskuratu daitezke.
Grises taldearen kontzertua, Bonberenean. Sarrerak 8 euroko kostua izango du. Sarrerak agortuta.
Hector Abad Gomez mediku kolonbiarraren istorioa kontatzen du, 70eko hamarkadako Medellin polarizatu eta bortitzean giza eskubideen aldeko aktibista eta mediku ezaguna. Tramak doktore eta familiako aitaren bizitza kontatzen du, bere seme-alabez eta klase behartsuenetako umeez kezkatuta dagoena. Etxean tolerantzian eta maitasunean oinarritutako hezkuntzaren berezko bizitasuna eta sormena arnasten zituen, baina herrialdeko ingurumen-indarkeriak inguruko bizitza baldintzatzen zuen.
GenEro ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira. Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera? Gonbidapenak agortuta daude.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
'Ez da nire gorputza zure begirada baizik' erakusketa
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
LGTBIQA+ kolektiboari keinua erakutsiz Zerkausia koloreztaturik agertuko da.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.