Siriako kurduei buruzko erakusketa eta dokumental proiekzioa: 'Exodo. Hondakinak aterpe'. Karlos Zurutuzaren zuzendaritzapean eta Andoni Lubaki argazkilariaren lana.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.
GI-3650 errepideko trafikoa lasaitzeko arazoaz hitz egiteko herri batzarra, ekainaren 22an, 18.00etan.Izen-ematea eta informazio gehiago Irurako udaleko web orrian eta APP-ean.
'Suak harrotuz' ibilbide antzeztua Ikaztegietan izango da. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balorean jartzea du helburu. Eguzkia, amalurra, errituak, sorginak, sendabelarrak… ibilbide honekin jai hauen jatorrira joan nahi dute. Sorgin gaizto, itxusi eta zaharren ikuspegia irauli nahi dute. Ordu erdiko iraupena du, eta herriko gune ezberdinetan banatuta egingo dituzte saioak hamar pertsonako taldeetan banatuta egingo dira saioak herriko gune ezberdinetan. Izen-emate kopuruaren arabera, 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dira saioak.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Amaia Telleriaren 'Haize-lekuak' liburua aztertuko dute. Ikasturteko azken saioa izango da.
'Blokeorik ez! Kubarekin elkartasuna' lelopean elkarretaratzea. Kubaren aurkako gerra ekonomikoarekin amaitzeko eskatuko du Sortuk.
Mintza gaitezen... osasunari buruz. 'Family link. Sortu ohitura digital osasungarriak'. Euskaraz. Youtuben: KZGUNEATIC.
Ekainaren 22an, asteartea, Trans bizipenak: gai pertsonala edo soziala? hitzaldia eskainiko da gaztetxean 19:00etatik aurrera. Trans pertsona izategatik egunerokotasunean aurkitzen diren zailtasun eta arazoen inguruan hitz egingo dute bertan.
Dokumentala + erakusketa + solasaldia. Euskaraz, azpidatziak gaztelaniaz. Gizakiaren eta naturaren arteko aldentzea, 23 tonako balea baten begietatik, 2012ko abenduan Kontxako hondartzan lehorreratu zena. Joseba Mercader artista tolosarra ezkutuko senadietara jaisten da eta han, banan-banan, noraezean mareak ekarritako egurrak biltzen ditu. Istorio asko kontatzen dituzten ohol zatiak, gizakiak itsas inguruneari eragindako eraso krudelaren lekuko. Egur higatu horiekin balea behin eta berriz isladatzen du, balearen ahotsa eta bere ahots propioa bideratuz. Artista eta zinemagileen arteko topaketatik sortu zen ikus-entzunezko proiektu experimental hau, arte garaikidea eta ingurumena babesteko sentsibilizazioa nahasten dituelarik. Ondoren solasaldia zuzendariekin Cesare Maglioni eta Amaia San Sebastian. Tolosako Ingurumen sailak antolatuta.
Solstizio kontzertua. Laskorain Ikastolako patioan. Sarrera mugatua. 19:30ean.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
'Ez da nire gorputza zure begirada baizik' erakusketa
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
Ziotza pilota eskolaren campusa. Ziotzako pilotariek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 50 euro. Izen-ematea ekainaren 8a bitarte, 606 815000 telefono zenbakian.
Bi maila egongo dira. Hastapena: 17:00-18:15 artean.Hobekuntza: 18:30-19:45 artean.Informazio gehiagorako: 689 31 08 43.