11:00. Carmen Aduriz artistaren erakusketa inaugurazioa. 12:00. Eñaut Zubizarretaren kontzertua. Sarrera dohainik da baina leku muga dagoenez, izena eman beharko da ur.alkiza@gmail.com helbidera idatzita.
14:00. Bertso saioa, Uzturpe ikastolan: Aitor Tatiegi, Aroa Arrizubieta eta Bittor Altube. Ondoren. Bingoa. 18:30. Katarsiaren kontzertua, Uzturpe ikastolan.
'Panpina' antzezlana, Kamikaz kolektiboaren eskutik. Gonbidapenak liburutegian eskuratu daitezke.
'GenEroa' Kimua Dantza Kolektiboaren lanaren aurre-estreinaldia. Egileak: Kimua DKKoreografia: Kimua DK, Eneko Balerdi Eizmendi. "GenEro ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira. Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?". Errebote plazan, baina euria eginez gero Behar Zana frontoian.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
'Ez da nire gorputza zure begirada baizik' erakusketa