Argazki lehiaketako erakusketaren irekiera, liburutegian. Gaia: lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza).
Anitz dantza taldearen ikuskizuna. LH1eko ikasleak.
'El nervio óptico' liburua aztertuko du irakurle taldeak, Monica Leivaren gidaritzapean.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Wikipedian editatzen ikasteko saioa. Norberak bere ordenagailua eraman beharko du.
Herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko hitzaldi bat antolatu du udalak. 'Energia berriztagarriak – plaka fotovoltaikoak etxe komunitateetan' hitzaldia gehienbat bizilagun komunitateei bideratua egongo da eta etxebizitza kolektiboetan instalazio fotovoltaikoak egiteko kontuan hartu beharreko gaiez hitz egingo da. Pello Insausti, energiaren eraginkortasunaren kudeaketan adituak eskainiko du hitzaldia. Aurretik izena eman behar da: tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidera idatziz edo 688 727 983 telefonora deituz.
Mintza gaitezen... komunikazioari buruz. 'Telegramen aukera guztien aurkezpena'. Euskaraz. Youtuben: KZGUNEATIC.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
2020-2021 ikasturteko erakusketa, Blok arte eskola. Lanegunetan 10.00tik 13:00ra eta 16:00tik 19:00ra.Asteburu eta jaiegunetan 10:00tik 14:00ra eta 15:30tik 19:30ra.Astelehenak: itxita.