Goiz pasa. Ekainaren 5ean ingurumenaren nazioarteko eguna ospatuko denez, ingurumen astearen barruan, txangoa antolatu dute: San Esteban auzoa - Zubi Berria (Dama berdea iturria) - San Esteban auzoa. Lurraldea ezagutzea izango da helburua.
Erronka, 6 ordu azpitik, Arria V. - 10 aldiz 100 kg. zilindro zaharra. - Mendi maratoia, 43 km. (Tolosaldeko 3 tontorrak). 5.600 m. desnibel metatua. - Aizkora, 10 kanaerdiko.
XXIII. urteurrena. Ina Zeberio. 09:00. Mendi martxa Axurdariora. 13:00. Ekitaldia, monolitoaren aurrean.
Jon Zubizarreta abeltzainarekiko elkartasun kontzentrazioa Aralarko Baserritarren elkarteak, Enbak eta Ehnek deituta. "Aralarko mendian izandako gertaera beldurgarria eta penagarria, behi bat tiroa jota akabatu baitute".
Errebote partida. Nagusi mailan, lagun arteko partida. Behar Zana (Karrera-Luixa-Otaegi-Iraola-Azpiroz-Zubieta) eta Txost (Oiartzun) (Azpiroz.Zumalde-Susperregi-Nazabal-Zabala).
Muskerraren Bidean bisita gidatua. Izena emateak aurrez egin beharko dira 943 69 19 07 telefonoan edo udala@asteasu.eus helbidean.
'Ametsen urtebetetzea' ikuskizun musikala. Gonbidapenak Gaztelekuan eskuratu daitezke.
Serge akustikoan entzuteko aukera, Bonberenean. Sarrerak 8 euroko kostua izango du.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
2020-2021 ikasturteko erakusketa, Blok arte eskola. Lanegunetan 10.00tik 13:00ra eta 16:00tik 19:00ra.Asteburu eta jaiegunetan 10:00tik 14:00ra eta 15:30tik 19:30ra.Astelehenak: itxita.