Elkartasun sareak deituta, oinarrizko produktuen bilketa herrikoia egingo da.
Anoetako kirol taldeak antolatuta udalarekin elkarlanean, mendi martxa. Ibilbide luzeko parte hartzaileak 08:30ean plazatik abiatuko dira eta ibilbide motzeko parte hartzaileak 09:30ean plazatik.
11:30. Euskadiko Uztai Txapelketa. Jarraian. Txapeldunen uztai erakusketa. Joanes Balenciaga, Ander Lizarralde. Marques de Saka ganadutegia. Sarrerak: 7 euro. 17:30. Euskadiko bost ganaduzaleen arteko lehia oztopoekin. Bergarako zezenak, Ibiri, Leizarran, Marques de Saka eta Ruso zezenak. Jarraian. June Urain errekortaria. Sarrerak: 7 euro.
12:00. Otsolar dantza taldea. 19:00. Iñaki Dieguez. Akustik trio. Ekitaldietarako izen-emateak udaletxean.
Kai Nakai izango da Sormenetik saioko hurrengo gonbidatua. Ekainaren 5ean izango da aurtengo lehen saioa, 12:00etan hasita, eta Oizeder Mayo kazetari zizurkildarrak elkarrizketatuko du musikari gasteiztarra. Galtzaundi euskara taldeak antolatuta. Informazio gehiago hemen.
Euskaraz. Azpidatziak gaztelaniaz. Galtzeko zorian dagoen baserriko bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen da.
Bertso saioa Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Ane Zuazubiskar, Unai Agirre, Xabat Ilarregi eta Unai Mendizabal. Gonbidapenak liburutegian eskuratu daitezke.
Nuevo Catecismo Catolico taldearen kontzertua. Sarrerak 8 euroko kostua izango du.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
2020-2021 ikasturteko erakusketa, Blok arte eskola. Lanegunetan 10.00tik 13:00ra eta 16:00tik 19:00ra.Asteburu eta jaiegunetan 10:00tik 14:00ra eta 15:30tik 19:30ra.Astelehenak: itxita.
Haurtzaroko sexu-abusuei buruzko ikuspegiak, Susanna Mingell. 'Palabras dislocadas' haurtzaroko sexu-abusuak salatzeko eta ikustarazteko proiektua da. Plaza mugatuak. Izena-emateko: 943 670383 eta berdintasuna@tolosa.eus.