Aranzadiko adituek Amarotzeko basoa eta urmaelara bisita gidatua egingo dute. Amarotzeko iturria, frontoiaren ondoan, izango da elkargunea. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidera idatziz edo 688 727 983 telefonora deituz.
Emakumeen Etxea garatzeko bilera. Eskualdeko emakumeak deitu dituzte parte hartzera; azken fase aurkeztu eta hurrengo urratsak zehaztu eta baloratuko dituzte.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
2020-2021 ikasturteko erakusketa, Blok arte eskola. Lanegunetan 10.00tik 13:00ra eta 16:00tik 19:00ra.Asteburu eta jaiegunetan 10:00tik 14:00ra eta 15:30tik 19:30ra.Astelehenak: itxita.