Maiatzak 6, 13, 20 eta 27 (15:30-17:30). Zu zaindu, neure burua zaindu, nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko tailerra, Kontxi Lopezen eskutik, kultur etxean eta gazteleraz. Matrikulazioa: 5 euro.
Ikasturte bukaerako pilota saioak frontoian. LH3-LH4-LH5-LH6 bitarteko haurrak.
Itxaso Martin Zapirainen 'Ni, Vera' liburua aztertuko dute irakurle taldean. Izen-ematea beharrezkoa da: udaletxean, 943 65 33 29 telefono zenbakian.
Youtubeko Kzguneatic kanalean. Mintza gaitezen... komunikazioari buruz. 'WhatsApp: Egin bideiodeiak eta partekatu argazkiak'. Gaztelaniaz.
FCAT, Tarifa-Tangerreko Zine Afrikarraren Jaialdiaren zine emanaldiak. Kinshasa Symphony dokumentala. Emanaldiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpidatziekin. Sarrerak doakoak izango dira, eta gonbidapenak, leihatilan bertan eskuratu daitezke.
Amasa-Villabonako elkartasun sarearen batzar irekia. Bazterketa arriskuan dauden herritarrak laguntzeko elkartasun dinamika herritarra, auzolana ardatz.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
Nomada Studioko Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek La Bitxa autokarabanarekin Altzo bisitatuko dute, altzotar guztiei erretratuak egiteko.