Maiatzak 4, 11, 18 eta 25 (18:00-20:00). Wikipedian genero arrakala gainditzeko lantegia, Mentxu Ramiloren (WikiEmakumeok Proiektuaren dinamizatzailea) eskutik, kultur etxean, euskaraz eta gazteleraz.
Maiatzak 25 eta ekainak 1 (18:00-20:00). Mugimendu feministaren historia laburra ezagutzeko saioak, Beatriz Rubioren eskutik, kultur etxean eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.