Maiatzak 4, 11, 18 eta 25 (18:00-20:00). Wikipedian genero arrakala gainditzeko lantegia, Mentxu Ramiloren (WikiEmakumeok Proiektuaren dinamizatzailea) eskutik, kultur etxean, euskaraz eta gazteleraz.
Maiatzak 25 eta ekainak 1 (18:00-20:00). Mugimendu feministaren historia laburra ezagutzeko saioak, Beatriz Rubioren eskutik, kultur etxean eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Youtubeko Kzguneatic kanalean. Mintza gaitezen... komunikazioari buruz. 'WhatsApp: Egin bideiodeiak eta partekatu argazkiak'. Euskaraz.
Bidania-Goiazko pleno aretoan berriro ekingo diote Emakumeen Foroari.
Feminismoa: zer teoria eta praktika Afrikako emakumeentzat Europan?Hitzaldia, Jeanne-Rolande Dacougna Minketteren eskutik. Divina elkarteak antolatuta, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailaren babesarekin. Aforo mugatua izango da. Izen-ematea: 632 13 47 79.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
Nomada Studioko Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek La Bitxa autokarabanarekin Altzo bisitatuko dute, altzotar guztiei erretratuak egiteko.