Maiatzak 6, 13, 20 eta 27 (15:30-17:30). Zu zaindu, neure burua zaindu, nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko tailerra, Kontxi Lopezen eskutik, kultur etxean eta gazteleraz. Matrikulazioa: 5 euro.
Martxoak 25; apirilak 29; maiatzak 20; eta ekainak 10 (18:00-20:00). Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Kattalin Minerren eskutik, udal liburutegian eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.