Jon Plazaolarekin 'Irabazi' antzezlana. Sarreraren prezioa 12 euroko da. ""Parte hartzea da garrantzitsuena" Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puska miserable baten truke".
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...