Odol emateak, Gipuzkoako Odol Emaileen eskutik, arratsaldean, COVID-19ak eragindako egoerak behartuta, elkartea emaileekin harremanetan jarriko da txanda emateko.
'Pentsio publikoak' hitzaldia eskainiko du Txomin Lorca bizkaitarrak. Gainera, maiatzaren 29an egingo diren mobilizazioen inguruko informazioa eskainiko da.
Apirilak 26 eta maiatzak 3, 10 eta 24 (15:00-17:00). Emozioak sormenaren bidez kudeatzen tailerra, Leire Markinezen eskutik, kultur etxean eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Bertsolaritza tailerra gazte eta helduentzat Harituzen eskutik. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 24an, astelehenetan. Izen-ematea: harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikoara mezu bat bidaliz, apirilaren 30a baino lehen.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.