Villabonako Onddo gazte asanbladak antolatuta, Ekiñek eskainitako kontzertua.
'Futbolariak eta printzesak'. Topiko sexistekin hautsi nahi duten gaztetxoentzako komedia azkarra. Eidabe taldearen eskutik. Euskaraz, familiei zuzendurik, gonbidapena eskatzen du.
'Dardara' dokumentala, Berri Txarrak taldearen azken biran filmatutako pelikula. Gonbidapenak liburutegian maiatzaren 3tik aurrera.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.